Sagardoa protagonista, ostegunetik larunbatera
Descripción
Sagardo Forumak hiru zati izango ditu; batetik, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa; bestetik, jardunaldi teknikoak; eta azkenik, sagardo azoka.
astigarraga feria donostia formación jornada concurso sagardo forum sidra manzana turismo
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2023-11-23
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016312
Texto completo
Ostegun honetan emango diote hasiera, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Forumaren bosgarren edizioari, eta abenduaren 2ra arte iraungo du. Sagarra eta sagardoari lotutako ekoizleak, adituak eta eragileak batuko dituen ekitaldi honek hiru zati izango ditu; aurrenekoa izango da Nazioarteko Sagardo Lehiaketa. Ostegunean egingo dute, Donostiako Kursaalean. Bigarren atala, jardunaldi teknikoek osatuko dute, abenduaren 1ean, eta egun osorako egitaraua prestatu dute. Hirugarren atala eta azkena, abenduaren 2koa da: Nazioarteko Sagardo Azoka, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azpian
V. SAGARDO FORUM
AZAROAK 30
IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketara aurkeztutako produktuan dastaketa. Donostiako Kursaalean.
20:30 Afari maridatua bertako eta nazioarteko sagardoekin, Tabakalerako LABe Jatetxean
ABENDUAREN 1
Jardunaldi teknikoak Erroberan
8:45 - 09:00 Akreditazio eta dokumentazioaren banaketa
09:00 - 09:15 Ongietorria
Lehengaia: Sagargintza
09:15 - 10:00 Kazakhstan, landatutako sagarraren jatorria. Catherin Peix.
10:00 - 10:45 Nekazaritza birsortzailea. Francesc Font eta Nuri Madeo.
10:45 - 11:15 Kafea
11:15 - 12:00 Kataluniako Geneva® serieko sagarrondo-patroi berriekin izandako esperientzia. Joaquim Carbó.
Lehengaia: Turismoa
12:00 - 12:20 Turismo eredua euskal sagardoaren sektorean. Amaia Zubeldia.
12:20 - 12:40 Zer eskatzen duen Euskal Herrira datorren bisitariak. Leire Alkorta.
12:40 - 13:00 Bidaia sagardoaren munduan barrena. Haritz Rodríguez.
13:00 - 13:30 Mahai ingurua: Turismoa Euskal Herriko sagardotegietan. Amaia Zubeldia, Leire Alkorta eta Haritz Rodríguez
Lehengaia: Sagardogintza
13:30 - 15:45 Sagardoaren dibertsifikazioa eta sagardoa latan (bazkaria eta dastaketa. Paul Vander Heide.
16:00 - 16:40 Norvegiako sagardotegi baten negozio-eredua. Asbjørn Børsheim (Ulvik Frukt & Cideri)
16:40 - 17:20 Udardoen nazioarteko historia. Adam Wells
17:20 - 18:00 Sagardoaren esportazioa. Jasper Smith (Son Of Man) eta Charlie Burt
20:30 Afaria Alorrenea sagardotegian (Astigarraga). 'Txotx erritu afaria'
ABENDUAK 2
Donostiako Kursaalean
10:00-11:00 IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren sari banaketa.
11:00 - 20:30 Bertako, estatuko eta nazioarteko ehun sagardo baino gehiago dastatzeko aukera.