Sagardoaren lurraldea

"Sagar urtea da, gainera baldintza onekin; horrek ale haundia izatea suposatu du"

Descripción

Sagar ekoizleek mahairako sagarra bildu dute eta sagardotarako sagarra laister hasiko dira biltzen. Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzaileak dioenez, «sagar uzta haundia izan da eta gainera sagarra sano dator».

manzana local donostia euskal sagardoa marca sagardo egunak manzana cosecha

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2023-09-02
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016262

Texto completo

Sagar ekoizleak hasi dira mahairako sagarra biltzen eta sagardotarako bilketa oraindik ere zerbait itxaron beharko da. Hala ere, egunak gainera datoz eta laister hasiko dira uzta ona izan duten sagastietatik sagarra biltzen. Saskiak, zakuak eta kixkiak prest dituzte sagarra biltzen hasteko.

«Aurtengo uzta haundia da», zentzu guztietan gainera. Euskal Sagardoa jatorri deituraren koordinatzailea den Unai Agirrek dioen bezala «haundia tamainan eta haundia kopuruan», eta horrek suposatuko du kilo asko jasotzea. «Oso aurreratuta datorrenik ezin esan. Agian zerbait bai, baina aurreko urtean bezala».

Hori bai, «euria hasi duenez, erortzen hasi da sagarra. Heldutasun aldetik antzeratsu dator. Tamaina eta kantitate aldetik haundiago izatean lurrera ere lehenago erortzen da».

Unai Agirreren esanetan, haundia izateaz gain, «oso sa­no dator. Euria egin du udaran zehar. Aurreko urte batzutan oparoa izan zen uzta, baina lehor xamarra izan zenez urtea, tamainaz txikia zen sagarra. Aurtengo udaran, iparraldean dauden sagastietan, euri dezente egin du. Goierrin ere pixkat egin du eta orduan sagarrak, hazteko eta fresko egoteko aukera izan du. Sano ikusten da zuhaitzetan eta horrek egin duena da sagarra ederra egotea, kalibre haundikoa, baina aldi berean ere adarrak hausten ari dira».

Orain bi urteko datuak gainditu daitezke

Sagar asko eta haundia izateak uztaren kilo kopurua haundia biltzea suposatuko du. «Kilo asko izango dira. Orain bi urte adina seguru eta ez naiz atrebitzen esaten zenbatekoa izango den. Nik kalkulatzen dut Euskal Herrian sagardo sagarra 10 milioi kilo ingurura iritsiko dela, baina horrek ez du esan nahi dena Euskal Sagardoa izango denik. Homologatua 6 milioi kilo izango direla kalkulatzen dut. Hala ere, hori estimazio bat da eta oso gainetik egindakoa. Hor nonbait ibiliko dira datuak, 10 milioi inguru eta horietatik 6 inguru Euskal Sagardorako homologatua».

Beraz aurten lan pixkat izango omen dute sagardogileek eta sagar ekoizleek sagarra biltzen. «Sagar asko izanda eta euriarekin alea hazten ari da. Ale dezente dago. Orain bi urteko alea txikiago zen. Orain asko da eta haundia. Egia da badaudela barietate batzuk, tartekoa esaten dioguna, ale asko ez daukatenak, baina orokorrean sagar asko sago».

Sagar urtea izaten denean eta intzak onak izaten badira asko izaten da. Baldintza txarragoekin ere sagar urtea izaten da, baina aurten sagar urtea da eta gainera baldintza onekin. Leku gehienetan baldintza onak izan dira. Lorealdian baldintza onak izan ziren, polinizazio garaian ere bai, tarte txiki bat arraro xamarra izan zen arren. Loraldia luzea izan zen eta udara ona egin du sagarrarentzako. Orain eguzki pixka bat hartuko genduke, baina orokorrean ona egin du. Bero haundirik ez du egin orokorrean eta euria egin du. Orain lehor pixkat, eguzki pixkat komeni da biltzeko, baina sagarra hazteko eguraldi ona egin du aurten».

Topa! Sagardo Eguna
ospatuko da gaur Donostian

Bestetik, sagar uztaren festa gertu dago Astigarragan eta gaur bertan, Topa! Sagardo Eguna ospatuko dute Donostian 36. urtez. Urteroko legez, sagardo dastatzea, muztio elaborazioa, plaza-argazkia eta omenaldiak izango dira protagonista Donostiako Konstituzio Plazan. 11:00etan hasiko da ekitaldia eta bertan 50 sagardotegi inguruk beren sagardoa dastatzeko eskainiko dute plazaren arkupetan jarritako postuetan.

Sagardoaren elaborazioaren erakustaldiaz gain, sagarren erakusketa eta dastaketa, sagarrondoen txertaketa, pintxo dastaketa, eta abarrez ere gozatzeko aukera izango da.