Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxean doako esperientzia bat egiteko aukera, erroldatu berrientzat

Descripción

Bi jardunaldi antolatu dituzte; lehenengoa familia giroan egiteko eta bigarrena helduentzat. Izena ematea beharrezkoa izango da.

ocio astigarraga lagar gastronomía fiesta de la manzana sagar uzta sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2023-09-08
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016261

Texto completo

Bi jardunaldi antolatu dituzte; lehenengoa familia giroan egiteko eta bigarrena helduentzat. Izena ematea beharrezkoa izango da.

Sagardoetxean doako esperientzia bat bizitzeko aukera izango dute Astigarragan erroldatu berri direnek. Udalak ongi etorria egin nahi die herritar berriei, eta horretarako bi saio antolatu dituzte.

Lehenengoa irailaren 24an izango da. Sagar uzta esperientzia egingo dute, familiei zuzendutako saio baten bitartez. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Sagardoetxean. Bertan, sagarra bilduko dute, ondoren Foruen plazan baserri dolarean sagardogintzarako lanak egiten jarraitzeko.

Bigarren ekitaldia, 'Sagardoetxeko esperientzia', helduentzat izango da. Urriaren 1ean egingo dute, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Jarduera honetan, Sagardoetxea bisitatzeaz gain, bertako produktuen dastaketa egingo dute.

Izen ematea, zabalik

Jada irekita dago jarduera horietan izena emateko epea. Apuntatu nahi dutenek berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 50 57 01/638 20 65 86 telefonoetara deitu behar dute.