Sagardoaren lurraldea

Bihar hasiko da XXIII. Sagar Uzta

Descripción

'Udazken Zaporez' egitarauaren barruan, ekintza ugari izango dira Astigarragan, bihartik igandera arte.

ocio astigarraga gastronomía sagar bira fiesta de la manzana sagar uzta sidra udazken zaporez

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2023-09-20
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016260

Texto completo

'Udazken Zaporez' egitarauaren barruan, ekintza ugari izango dira Astigarragan, bihartik igandera arte.

'Udazken Zaporez' egitasmoko egitarauaren barruan, XXIII. Sagar Uzta ospatuko dute astigartarrek datozen egunetan. Bihar izango da lehenengo jarduera, eta igandean borobilduko dute edizioa, Sagarraren Jaiarekin.

Gastronomiarekin eta sagardoarekin lotutako ekintzak antolatu dituzte. Bihar sagarren eratorriekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da Astigarragako tabernetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Etzi, ostiralean, txalaparta jotzen ikasteko oinarrizko tailerra eskainiko dute Herri Eskolako patioan. Ekintza honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea info@sagardoetxea.eus helbidera idatzita.

Larunbatean 'Sagar-bira' mendi irteera egingo dute, Santiagomendiko Sagardo Bidean barrena. Antolatzaileek familia giroan gozatzeko ibilbidea dela nabarmendu dute.

Aurtengo edizioa ohiko Sagarraren Jaiarekin amaituko da.