Barkaiztegik irabazi du Ergobiko Sagardo Txapelketa, Oialume Zarren eta Irigoien Herreroren aurretik
Descripción
Tarte txikiarekin nagusitu da Martuteneko sagardotegia, 126 puntu lortuta, Martindegikoak baino bi gehiago (124). Jendetza bildu da jaietako sagardo egunean, beste urte batez.
sidrería barkaiztegi concurso de sidra de ergobia concurso sidra premiado
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2023-08-20
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016231
Texto completo
Goizeko 11:30etan hasi, eta 13:45ak aldera bukatu da aurtengo Sagardo Lehiaketa, Ergobiko jaietan. Bi ordutik gorako tartean, sagardo guztiak dastatu dituzte epaimahaikideek aurrena, eta zortzi finalistak bigarrenez ondoren. Eta horien artean, Barkaiztegi izan da puntu gehien jaso dituena (126). Hori horrela, Martuteneko sagardotegiak jantzi du aurtengo txapela, tarte txikiarekin: Oialume Zar izan da bigarren, 124 punturekin; eta Irigoien Herrero hirugarren, 119 punturekin.
Epaimahaikideek bakarrik ez, bertaratutako herritarrek ere izan dute sagardo guztiak dastatzeko aukera, eta baita euren berediktua ematekoa ere. Beste urte batez, jendetza elkartu da Ergobiko plazan, sagardo dastaketak erakarrita.