Sagardoaren lurraldea

Tiempo para degustar la sagardoa

aizpea goenaga hernani navarra protagonista sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: N. Rodrigyez / I. Astiz
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2010-01-14
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000162

Texto completo

Txotx Eguna egingo dute igandean Hernanin, eta bihar hasiko da denboraldia Nafarroan. Hasi da sagardo denboraldia. Atzo egin zuten irekiera ekitaldia Astigarragako Petritegi sagardotegian, eta igandean hasiko da Txotx denboraldia Hernanin (Gipuzkoa). Txotx Batzordeak urtero gonbidatu bat izaten du denboraldiari hasiera emateko. Eta aurten, Aizpea Goenaga aktore, zinemagile eta idazlea gonbidatu dute. Goenagak emango du lehen sagardo kolpea eta hark dastatuko du baita ere aurtengo lehen sagardoa. Eguerdian hasiko da Txotx Eguneko festa. Eta Goenagak denboraldiari hasiera eman ondoren, Hernaniko plazan bildutako guztiek izango dute sagardo berria dastatzeko aukera. Sagardoarekin batera, mokaduak ere eskainiko dizkiete bertan bildutako guztiei. Gainera, ez dira faltako, herri kirol erakustaldiak, dantzaldiak eta bertsolariak. Nafarroako sagardoa Nafarroan bihar emango zaio irekiera sagardo denboraldiari. Biharko antolatu dute Nafarroako Sagardo Ekoizleen elkarteko kideek irekiera ekitaldia, eta bihar bertan hasiko da, beraz, sagardo sasoia. Lesakan (Nafarroa) egingo dute irekiera festa, Lindurrenborda izeneko sagardotegian. Bazkari batekin emango zaio hasiera denboraldiari, eta sasoiko sagardoa edan ahal izango da bertan. 14:30ean hasiko da otordua. Nafarroako urteko lehen txotxa izango da Lesakan egingo dena. Gehiago ere izango dira gero. SAGARDO GARAIA Zer. Txotx Eguna Hernanin (Gipuzkoa), eta Nafarroako denboraldiaren hasiera Lesakan (Nafarroa). Noiz. Igandean Hernanin, eta bihar Lesakan.