Sagardoaren lurraldea

Euskal Herriko sagardoak latan

Descripción

Ameriketako Estatu Batuetan erabat ohikoa da sagardoa latan edatea. Euskal Herrian, berriz, oraindik ere gutxi dira bide hori probatu duten sagardogileak.

bizio sidrería isastegi lata marca sidrería oiharte sidrería petritegi sidra sidrería saizar sidrería zapiain sidrería zelaia

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016174

Texto completo

Euskal Herrian pixkanaka ari da zabaltzen
sagardoa latan edateko
ohitura. Gero eta jende
gehiagok edaten du sagardoa latatik. 2019. urtetik hona, hainbat
sagardogile sagardoa latan merkaturatzen hasi dira, bai sagardo naturala, bai beste sagardo
mota batzuk ere. Besteak beste,
sagarraren bidez egindako edari
freskagarriak, Euskal Sagardoa
sor-markako sagardoak, lupuluarekin hartzitutako sagardoak, eta
limoia, okarana eta gerezia frutekin egindakoak.
Oiharte sagardotegian (Zerain,
Gipuzkoa), 2019an merkaturatu
zuten lehen aldiz sagardoa latan,
eta haien ondotik beste sagardogile batzuk hasi dira sagardoa
latan ekoizten: Petritegi (Astigarraga, Gipuzkoa), Zapiain (Astigarraga), Bizio (Iurreta, Bizkaia),
Zelaia (Hernani, Gipuzkoa), Isastegi (Tolosa, Gipuzkoa) eta Saizar
(Usurbil, Gipuzkoa).
PETRITEGI SAGARDOTEGIA
l Sagardo naturala: Euskal
Sagardoa jatorri izeneko sagardoa du. Urtebi handi legamia
erabiltzen dute muztioaren hartzidura egin ahal izateko. Sagardo orekatua eta fruta freskoaren
usain atsegina duena da (edukiera: 250 cl).
l Sagarkrash Sagarra: Euskal
Herrian landutako sagardo sagar
mikatz, gozo zein garratzak, eta
sagar zukua oinarri duen edari
freskagarria. Alkohol graduazio
txikiko edari arin orekatu eta karboniko atseginduna da (edukiera:
250 cl).
lSagarkrash Limoia: Euskal Herrian landutako sagardo sagar mikatz, gozo zein garratzak, eta limoi
zukua oinarri duen edari freskagarria. Alkohol graduazio baxuko
edari arin orekatu eta karboniko
atseginduna (edukiera: 250 cl).
OIHARTE SAGARDOTEGIA
lEuskal Sagardoa: %100 bertako sagarrarekin egindako sagardo
naturala (edukiera: 440 cl).
l Lupuludun Euskal Sagardoa:
Euskal Sagardo jatorri izeneko
sagardoa egiteko erabiltzen diren sagarrez eginikoa, lupuluarekin hartzitua. Sagardoaren freskotasuna eta lupuluak ematen
dion mikaztasun fina uztartzen
ditu. Sagardo naturala da dastatzerakoan, baina lupuluaren
lurrinak antzematen dira (edukiera: 440 cl).
ZAPIAIN SAGARDOTEGIA
l Enbata Raw: Astigarraga,
Tolosa eta Errezilgo (Gipuzkoa)
sagarrarekin egindako Euskal
Sagardoa, nagusiki urtebi txiki,
txalaka, mikatza eta moko sagar
barietateen bidez egina. Sagar baISASTEGI. Isastegi sagardotegiaren latako sagardoa. ISASTEGI
OIHARTE. Lupuludun Euskal
Sagardoa. OIHARTE
ZELAIA. Zelaia sagardotegiaren
latako sagardoa. ZELAIA
ZAPIAIN. Zapiain sagardotegiak ekoizten duen Enbata Raw markako
latako sagardoa. ZAPIAIN
PETRITEGI. Petritegi sagardotegiaren Sagarkrash Sagarra, Sagarkrash Limoia eta Sagardo Naturala latako sagardoak. PETRITEGI
BIZIO. Turbia markako latako
sagardoa. BIZIO
SAIZAR. Saizar sagardotegiaren
Red Bay sagardo naturala. SAIZAR
rietate bakoitzaren heldutasuna
maila egokira iristen denean, jaso
eta upategian aukeraketa eskuz
egiten dute, sagarra garbitu ondoren. Duen karbonikoa naturala
da, hartziduratik datorrena. Ez
zaio ez gasik ez inongo kontserbagarririk gehitu. Sagardo hau
ez da ez pasteurizatu ez iragazi
(edukiera: 440 cl).
BIZIO
l Turbia: 2022ko uztan kaleratutako lehen sagardoa da, eta
orain arte latan egindako sagardo bakarra, uzta horretako lote
esperimentalen zati gisa. Okaranen eta gerezien bigarren erabileraren emaitza da; hau da, fruitu
horiek Malandra eta Basoa sagardoak ekoizteko erabili zien oso
mazerazio labur batekin. Sagardo
hau aproposa da udaran edateko
edota janari sendoak laguntzeko.
Zorrotza, freskoa, bizia eta arabisagar kolorekoa. Gominola
garratz bat edatearekin alderatu
daiteke latako sagardo hau (edukiera: 330 cl).
ZELAIA SAGARDOTEGIA
l Sagardo naturala: Euskal
Sagardoa jatorri izeneko sagardo naturala du. Usaimen garbia
eta intentsitate handikoa, fruta
freskoaren usaina duena, jatorrizko sagarra gogora dakarrena.
Ahoan, berezkoa duen karbonikoak freskura ematen du, eta azidotasun puntu bat nabarmentzen
da. Orokorrean, sagardo oso orekatua da, iraunkorra eta atsegina
(edukiera: 330 cl).
ISASTEGI SAGARDOTEGIA
l Sagardo naturala: Euskal Sagardoa sor-markako sagardo naturala du. Tolosaldeko sagastietako sagarrarekin egiten da Isastegi
Euskal Sagardoa eta horrek ematen dio izaera berezia. Sudurrean
sagar berdeen freskotasuna du
eta orekatua da ahoan, taninoen
eta azidotasun atseginaren arteko
harmonia perfektuan (edukiera:
330 cl).
SAIZAR SAGARDOTEGIA
l Red Bay: Euskal Sagardoa
sor-markako sagardo naturala
du. Fruitu tropikal eta zitriko
usainak ditu, usain baltsamikoetan ondo integratuak daudenak.
Dastatzerakoan, ahoan, sentsazio
gazi, mikatz eta gozoak ageri dira,
eta gorputz borobila eta ahaltsua.
Eta bukaeran uzten duen lehortasunak edaten jarraitzeko gonbita
egiten du. Legamia naturalekin
egindako Euskal Sagardoa da, legamia komertzialik erabili gabe
irakina. Euskal Herriko sagasti
desberdinetako sagarrek dakartzaten legamiak erabiltzen dira
latako sagardo hau ekoizteko
(edukiera: 440 cl)