Euskal Sagardoa, kalitatearen bermea
Descripción
Hemengo sagarrez erabat egina eta kalitatea ziurtatua duena da Euskal Sagardoa sor-markako sagardoa. 50 sagardotegik egiten dute Euskal Sagardoa.
manzana local euskal sagardoa denominación de origen calidad marca sidra
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2024-01-17
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016151
Texto completo
Euskal Sagardoa sor-markarekin 250 sagargile
aritzen dira gaur egun,
eta 500 hektarea inguru sagasti erabiltzen dituzte. Sagar hori guztia Euskal Sagardoa
jatorri izenarekin diharduten 50
sagardotegietan lantzen da.
Euskal Sagardoa sor-markako arduradunek irailaren 19an
2023ko sagar uztaren aurkezpenean jakinarazi zutenez, iaz
sei milioi kilo baino gehiago sagar bildu ziren Euskal Sagardoa
sor-markako sagardoa egitera
bideratutako sagastietan.
Hemengo sagarrez erabat egina
eta kalitatea ziurtatua duena da
Euskal Sagardoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagarraren eta sagardoaren sektoreko
ordezkariek, eta hiru lurraldeetako foru aldundietako eta Eusko
Jaurlaritzako ordezkariek Euskal
Sagardoa marka aurkeztu zuten
2017an, erabat hemengo sagarrez
egindako sagardoa bultzatzeko
eta kalitate bermea egiaztatzeko.
Horretarako, Hazi fundazioak eta
Fraisoro laborategiak ikuskatzen
dute prozesu guztia.
Euskal Sagardoa marka duten
botilak saltokietan aurkitu daitezke, eta taberna eta jatetxe ugaritan ere zerbitzatzen dute.
Ekainaren 16an, Gipuzkoako
22. Sagardo Lehiaketa-Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak txapelkak dei egiten die sagargileei, sagarra lantzeko interesa badute,
aldez aurretik sagardogileekin
eta jatorri izenarekin harremanetan jartzeko, akordioak lortu
eta sagarraren gestioa denborarekin lotuz joateko. Sagasti berri
horietan azken orduan aritzeak
arazoak sortu bailitzake, behin
bilketa eta upategien lana planifikatuta dagoenean.
SAGASTI BERRIAK
Euskal Sagardora bideratutako sagastietan sagasti zaharrak
eta berriak daude, eta beste 150
hektarea dira produkzioan sartu
berriak eta datozen urteetan produkzioan sartuko direnak. Sagasti
ketako sari banaketa ekitaldian,
Unai Agirre Euskal Sagardoa
sor-markako koordinatzaileak
aurrera begira dituzten erronken
berri jakinarazi zuen. «Datozen
urteetan %100 Euskal Sagardoa
izatea da helburua, eta bide horretan, sagasti gehiago landatzen
jarraituko dugu. Datozen hiruzpalau urteetan gure tabernetan eta
jatetxeetan Euskal Sagardoaren
presentzia areagotzea izango da
beste erronka nagusi bat. Tabernek eta jatetxeek sagardo kartak
izatea da gure helburua, jendeak
Euskal Sagardo desberdinak aukeran izan ditzan».
Agirrek azpimarratu zuen jatorri izena urte askotako lanaren
berririk gehien Gipuzkoan jarri
da, Gipuzkoako Foru Aldundiak
emandako laguntzarekin gehienak, eta Bizkaia eta Araban ere
jarri dira. Bide horretan, sagasti
berriak jartzen saiatzeko ahalegin
eta konpromisoak ere bere hartan dirau sagarraren sektorearen
eta foru aldundien eskutik, eta sagar sektorea profesionalizatzen
jarraitzea ere bada helburua, kalitatezko uzta orekatuak lortzeko
bidean.
Pauso handiak eman dira azken urteetan Euskal Sagardoaren
proiektuak bultzatuta, eta datozen urteetan ere ezinbestekoa
izango da sagarraren sektoreak
egiten duen bidea, bai kalitatea-
ren alde eta bai geroz eta hemengo sagar gehiago izatearen alde.
Izan ere, sagarraren eta sagardoaren sektoreak eta sor-marka
sustatzen ari diren erakundeek
helburu bat garbi zehaztu zuten
Euskal Sagardoa jatorri izenaren
sorreran: hamabost urtean %100
hemengo sagar hutsez egitea euskal sagardo guztia; hau da, Euskal Sagardoa zigilupekoa izatea
ekoiztuko den sagardo guztia.
Hala ere, urte asko dituzten
sagasti txikietan bada arazo bat,
belaunaldi-txandarik eza, eta azken urteetan nabarmentzen ari
da arazo hori: sagastiak zaindu
eta sagarra biltzeko jendea falta
dela, eta baserrietan lan egiten
duen geroz eta gazte gutxiago
dagoela. Gai horri ere heldu dio
sor-markak administrazioekin
batera.
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Bide horretan, sagasti berriak
jartzeaz gain, teknikoki garatu
beharreko lehentasunezko hiru
proiektu aurkeztu zituen Euskal
Sagardoa sor-markako sagarraren
sektoreak 2022an, 2023an proban jarri direnak, Gipuzkoako
Foru Aldundiaren laguntzarekin:
•Polinizazioa: Sagarrak beste sagar mota bat behar du inguruan
polinizatzeko eta sagar mota
desberdinen arteko polinizazio
gaitasuna neurtzea ezinbestekoa
da sagasti berriak planifikatzeko. Hemengo sagar motek elkar
polinizatzeko duten gaitasuna
aztertzen ari da sektorea, Fruitel
elkartearen eskutik. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin
(NUP) proiektu bat martxan jarri
da, eta emaitzak badaude dagoeneko.
•Bakanketa: Sagar asko dagoen
urteetan sagarra bakantzea garrantzitsua da, urtero uzta orekatuagoak izateko. Azken urteetan, hainbat sagar motarekin egin
da saioa, sagasti ugaritan. Lehen
emaitzak jaso dira dagoeneko.
•Lurra: Geroz eta garrantzi handiagoa ematen zaio lurraren
lanketa eta osaketari, eta arlo
horretan sektorea prestatzea
ezinbestekoa da, uztak orekatzeaz gain, kalitatezko sagarra
izateko. Hainbat ikastaro egin
dira horren inguruan.
Euskal Sagardoa jatorri izenak
106 sagar mota ditu onartuak,
eta horietako 24 erabiltzen dira
gehien, gezak eta gaziak (garratzak). Horien nahasketa egokiak
emango dizkio sagardoari bere
ezaugarriak eta sagardotegi bakoitzak bilatzen du bere gustuko
nahasketa eta sagardoa.
Urte luzeetako lanaren emaitza da Euskal Sagardoa jatorri
izena, eta lan horren guztiaren
erakusleihoa izan nahi du Euskal
Sagardoaren katalogoak (euskalsagardoa.eus/katalogoa).
Sor-markarekin aritzen diren
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardotegien informazioa ikus daiteke, eta gaur egun
merkaturatzen ari diren Euskal
Sagardo sor-markako sagardo
guztiak ere biltzen dira, haien
ezaugarriak zehaztuta: erabiltzen dituzten sagarrak, sagastiei
buruzko informazioa eta produk-
tuei buruzko hainbat datu. Horrez
gain, sagardotegi bakoitzarekin
harremanetan jartzeko informazioa eskaintzen da.
BOTILAKO SAGARDOA
Euskal Sagardoa sor-markaren
bultzatzaileek 2022ko uztako
botilako sagardoa aurkeztu zuten
ekainaren 14an Hernaniko Txillida Leku museoan (Gipuzkoa).
Euskal Sagardoa sor-markarekin
aritzen diren Araba, Bizkai eta
Gipuzkoako 50 sagardogileen 80
sagardo aurkeztu ziren. Bilboko
Euskalduna jauregian ere aurkeztu zuten 2022ko uztako botilako
sagardoa, ekainaren 27an.
Azkenik, Euskal Sagardoa
sor-markako sagardoak dastatu
ahal izan ziren 36. Topa! Sagardo
Egunean, Donostian, irailaren
2an, eta Ordiziako (Gipuzkoa)
Sagardo Egunean, irailaren 9an.