Sagar urte oparoa izan sda iazkoa
Descripción
2023koa sagar urte oparoa izan da. Sagasti gehienek sagar asko eman dituzte, oso osasuntsuak eta ale handikoak, udako eguraldia dela eta.
manzana local otalarrea manzana para sidra manzana cosecha
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2024-01-17
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016149
Texto completo
Duela bi urteko sagar
uzta txikia izan zen.
Espero izatekoa zen
iazkoa handia izatea,
eta halakoxea izan da. Izan ere,
loraldi bete-betekoa izan zuten
sagasti gehienek udaberrian, eta
sagar asko hartu zuten sagarrondoek. Horrez gain, uda nahiko
euritsua izanik, sagar aleak asko
hazi dira. Aurreko urtearekin
konparatuz gero, orokorrean sagarra lehenago heldu da 2023.
urtean.
Sagar oso osasuntsua da iazko
uztan bildutakoa, poliki-poliki
haziz eta helduz joan dena, udako eguraldia dela eta. Sagar mota
guztietan izan da uzta oparoa. Horrek lan egiteko aukera paregabea
eman dio sagardogileari, gustuko
sagar motetatik sagarrak aukeran
izan baititu, gezak eta gaziak.
Hori horrela, sagardogileek
sagardo ederra ekoitzi dute
2023ko uztan bildutako sagarre-
kin: 2022ko uztakoarekin egindakoak baino alkohol gutxiago
dauka, orokorrean.
Euskal Sagardoa sor-markako,
Sagardoaren Lurraldea eta Fruitel
elkarteetako, Ezkioko (Gipuzkoa)
Igartubeiti baserri-museoko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako
Foru Aldundiko ordezkariek hori
azaldu zuten 2023ko sagar uztaren aurkezpenean, irailaren 19an,
Villabonako (Gipuzkoa) Otalarrea
sagastian.
OTALARREA SAGASTI
ESPERIMENTALA
Izen bereko baserriaren lurretan
dagoen Otalarrea sagastian, sagarrondoak landatzeko teknika
berriak aztertzen dituzte. 2012an
ireki zen Otalarrea sagasti esperimental gisa. Gipuzkoako Foru
Aldundiarena da lursaila, eta hark
kudeatzen du sagastia. Lursailak
bost hektarea pasatxo ditu. Aurretik, Hondarribian (Gipuzkoa)
bazegoen antzeko sagasti bat, baina lekuz aldatzea erabaki zuten.
Hainbat helbururekin ireki
zuten Otalarrea. Batetik, Euskal
Herriko sagar moten bilduma bat
izateko, «ahal bezainbat biltzeko
behintzat», Aitor Etxeandia sagastiko teknikariak BERRIA egunkariari esan zionez, irailaren 23an.
Bestetik, gehien erabiltzen diren
sagar motak landatzeko eta haiekin esperimentatzeko asmoa ere
badute.
Otalarrea sagastian ez daude
Euskal Herriko sagar mota guztiak, baina nagusiak behintzat
bai. Bildumetan mota berriak
eta aspaldikoak daude, eta bakoitzetik hiru zuhaitz izaten dituzte beti, zerbait gertatuz gero
haren ordezkoa izateko. Motarik
zaharrenei dagokienez, ikerketa
lan handia egin dute Otalarrean:
baserrietara joan dira, eta hango
lursailetatik sagasti esperimentalera eraman dituzte.