Sagardoaren lurraldea

ETS taldeko Iñigo Etxezarretak ireki zuen atzo 2024ko txotx denboraldia

Descripción

16 "Gure Sagardo Berria" oihu eginda, ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarretak txotx bolada ireki zuen atzo Astigarragako Alorrenea...

sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016136

Texto completo

"Gure Sagardo Berria" oihu eginda, ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarretak txotx bolada ireki zuen atzo Astigarragako Alorrenea sagardotegian, XXXI. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aurretik, sagarrondo berri bat landatu zuen Kontxa Etxeberria plazan.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen Erribera Kulturgunean prentsaurrekoarekin eta bertan izan ziren Xabier Urdangarin (Astigarragako alkatea), Eider Mendoza (Gipuzkoako diputatu nagusia), Azahara Dominguez (Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua), Jesus Garcia de Cos (Turismo eta Merkataritzako sailburuordea), Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea), Maider Lopetegi (Fruiteleko Lehendakaria eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkaria), Oihana Gaincerain (Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko presidentea) eta Iñigo Etxezarreta (gonbidatua).

Xabier Urdangarin alkateak mimo eta arreta handiz egindako sagardoak gozatzeko gonbidapena luzatu zuen, bizikidetasuna eta errespeturako deia eginda. Gainera, Astigarragan sagardoa produktu bat baino askoz gehiago dela, bizimodua, kultura eta izateko era dela nabarmendu zuen.

Eider Mendozak sagardogileentzat atzoko eguna oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen, egindako lanaren uzta konpartitzeko momentua eta, beraz, pozik egoteko momentua dela. Era berean adierazi zuen sagardogileek ekarpen handia egiten diotela gure kulturari, sagardotegiak gertukoetaz gozatzeko parada direlako.

Bestalde, Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak esan zuenez, sagardoarena energia eta ilusioz beteriko sektorea da, eta horren atzean lan eta jakite asko ezkutatzen da. Aldi berean, gure lurraldeko erakargarritasun handienetakotzat jo zuen.

Ildo beretik, Jesus Garcia de Cos sailburuordeak aditzera eman zuen txotxa, sagardoaren tradizioaren osagai nagusia izateaz gain, elkarbizitza, adiskidetasuna eta poztasun partekatua adierazten dituen erritua dela.

Bere aldetik, Bittor Orozek sagardoarena lurraldeko sektore dinamikoenetarikoa dela goraipatu zuen, produktu berri asko dauzkana, eta sektoreko eragileek egiten ari diren lan bikaina eskertu nahi izan zuen.

Maider Lopetegik lehen sektoreko alor askotan bezala sagargintzaren munduan belanauldien arteko erreleboa zaila dela azaldu zuen eta, hori lortzeko elkartean hiru proiektu estrategiko abian dituztela esan zuen.

Uztari dagokionez, Oihana Gaincerainek aurkeztu bezala, aurtengoa iazkoa baino handiagoa izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzako, eta 4.000.000 litro inguru Euskal Sagardo egin dira 50 sagardotegitan eta Euskal Herrian, guztira, 12 milioi litro inguru ekoiztu dira. Urriko beroek sagar kopurua zerbait murriztu bazuten ere, guztira 6 milioi kilo inguru sagar bildu dira Jatorri Deiturako 500 hektareatan. Gainera, sagardoa ekoitzteko erabiltzen den sagar barietatearen arabera, sagastiaren zonaldearen arabera eta sagardotegi bakoitzaren lan egiteko eraren arabera, aurtengo txotx boladan dastatuko ditugun sagardoek ezaugarri ezberdinak izango dituzte. Hala ere, orokorrean, iazkoarekin alderatuta, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute sagardoek, eta oso lurrintsuak dira.

Azkenik, prentsaurrekoan Iñigo Etxezarretak adierazi zuen gonbidapena harriduraz baina pozez eta ilusio handiz hartu zuela, eta Arabar Errioxako norbait gonbidatu izana keinu polita dela. Abeslariak sagardotegiek ospakizun baten inguruan jendea batzen dutela gogoratu zuen, bai eta gure egurenokotasunean behar ditugun zoriontasunezko momentuak oparitzen dizkigutela.

Bukatzeko, eta berrikuntza bezela, Antton Telleriak txinparta jarri zion prentsaurrekoari monologo bat eskainiz.

Prentsaurrekoaren ostean, Iñigo Etxezarretak sagarrondo berri bat landatu zuen Astigarragako Kontxa Etxeberria plazan, eta ondoren, ekitaldiko unerik garrantzitsuena: Alorrenea sagardotegian "Gure Sagardo Berria" esanda, Etxezarretak lehen kupela ireki zuen, eta horrekin batera, 2024ko sagardo denboraldi berriari ekin zitzaion.