Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2024

Descripción

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx boladari hasiera eman, eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da.

Ficha

  • Fuente: agenda.diariovasco.com
  • Fecha: 2024-01-16
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016122

Texto completo

ASTIGARRAGA
LUGAR. Sagardoetxea
FECHA. 16 de enero de 2024
HORA. 12:00
PRECIO. Gonbidapenarekin/Con invitaci�n €
ORGANIZA
Astigarragako Udala

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx boladari hasiera eman, eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da.

Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan
Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan
izango dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako, Eusko Jaurlaritzako eta
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta 2023ko sagarraren uzta,
sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.

Ekitaldiaren
hogeita hamaikagarren edizio honetako unerik bereziena txotx
irekierakoa izango da: Astigarragako Alorrenea sagardotegian "Gure
Sagardo Berria" oihu egingo du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak, eta
2024ko sagardo denboraldi berria irekiko du.

Aldez aurretik,
ordea, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
Ekitaldi sinboliko horrekin naturaren dinamikotasuna eta berritzeko
ahalmena azaldu nahi dira.

Egitaraua

11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00:
Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2023ko
uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta
sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: ETS taldeko Iñigo Etxezarretak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30:
Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea
sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako
ordezkariek ETS taldeko Iñigo Etxezarreta soka dantzan parte hartzera
gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45:
Alorrenea sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda sagardo
berria dastatuko du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak eta horrekin, 2024ko
txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko
ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.
Protagonista izan ziren...

1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel eta Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, La OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, Aritz ARANBURU surflaria.
2017, Eneko ATXA sukaldaria.
2018, Alberto IÑURRATEGI mendizalea.
2019, Olatz ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.
2021, "A BOCADOS" saioa.
2022, AMAK taldea.
2023, Aitziber GARMENDIA eta Jon PLAZAOLA aktoreak