Sagardoaren lurraldea

Sagardotegira joan 2024ko txotx garaian

Descripción

Datorren hilean, urtarrilak 16, goizeko 12etan, Txotx Irekiera ofiziala ospatuko da Astigarragako Erribera Kulturgunean

ocio gastronomía sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Sagardoa
  • Fecha: 2023-12-23
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016107

Texto completo

Gertu dugu 2024ko Txotx Berriaren Eguna. Datorren hilean, urtarrilak 16, goizeko 12etan, Txotx Irekiera ofiziala ospatuko da Astigarragako Erribera Kulturgunean. Ondoren, Alorrenea Sagardotegian emango zaio jarraipena ekitaldiari.

Prest al zaude sagardo berriak dastatzera joateko euskal kupeltegietan barrena? Erreserbatu al duzu dagoeneko lekua sagardotegian? Ez galdu aukera eta erabili gure webguneak duen erreserba motorra. Bertan, klik batzuetan zure sagardotegi gogokoenean erreserbatu dezakezu mahaia.

Gure sagardotegi bilatzaileak zure ordenagailu edo mugikorraren bidez aukeratzen duzun sagardotegian erreserba zuzena egiteko aukera ematen dizu.

Nola egin?

1. Sartu www.sagardoa.eus helbidean

2. Hautatu: Zein data? Bazkaria edo afaria? Zenbat pertsona? Zein probintziatan?

3. Aukeratutako irizpideen arabera, sagardotegi eskuragai guztiak aterako zaizkizu

4. Gustukoen duzun sagardotegia aukeratzea eta erreserba berrestea besterik ez zaizu geratzen

5. Baieztapen bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan

Eta kitto! Orain, aukeratutako data iritsi eta sagardotegiko menu gozoaz gozatzea besterik ez da geratzen: tradizionala, begetariano, beganoa, zeliakoentzat... Hori guztia Euskal Sagardoa J.D. upeletatik dastatzen duzun bitartean, edo guk esaten diogun bezala “txotx” egiten duzun bitartean. Errepikatzeko irrikitan egongo zara!

Ondoren, euskal sagardotegi bakoitzak ateak irekitzen dituen eguna:

• Aburuza (Aduna): 17/01/2024

• Aginaga (Usurbil): 05/01/2024

• Akarregi (Hernani): 13/01/2024

• Alberro (Hernani): 19/01/2024

• Alorrenea (Astigarraga): 19/01/2024

• Altuna (Urnieta): 24/01/2024

• Altzueta (Hernani): 27/01/2024

• Añota (Azpeitia): 13/01/2024

• Araeta (Zubieta-Donostia): 25/01/2024

• Astarbe (Astigarraga): 19/01/2024

• Astiazaran (Donostia): 13/01/2024

• Barkaiztegi (Donostia): 01/02/2024

• Begiristain (Legorreta): 13/12/2024

• Bereziartua (Astigarraga): 19/01/2024

• Calonge (Igeldo-Donostia): 12/01/2024

• Ekain (Zestoa): 27/01/2024

• Elorrabi (Hernani): 20/01/2024

• Elutxeta (Urnieta): 20/01/2024

• Etxeberria (Astigarraga): 26/01/2024

• Eula (Urnieta): 26/01/2024

• Gartziategi (Donostia): 19/01/2024

• Gaztañaga (Andoain): 19/01/2024

• Gurutzeta (Astigarraga): 19/01/2024

• Iparragirre (Hernani): 27/01/2024

• Irigoien-Herrero (Astigarraga): 04/01/2024

• Itxasburu (Hernani): 17/01/2024

• Izeta (Aia): 19/01/2024

• Larrarte (Astigarraga): 19/01/2024

• Lizeaga (Astigarraga): 19/01/2024

• Mizpiradi (Andoain): 19/01/2024

• Oialume Zar (Astigarraga): 18/01/2024

• Oianume (Urnieta): 07/01/2024

• Oiarbide (Astigarraga): 19/01/2024

• Oiharte (Zerain): 19/01/2024

• Ola (Irun): 21/01/2024

• Olagi (Altzaga): 19/01/2024

• Olaizola (Hernani): 27/01/2024

• Ordo-zelai (Oiartzun): 01/01/2024

• Otegi (Lasarte-Oria): 27/01/2024

• Otsua-enea (Hernani): 19/01/2024

• Petritegi (Astigarraga): 17/01/2024

• Rezola (Astigarraga): 02/01/2024

• Rufino (Hernani): 30/01/2024

• Saizar (Usurbil):

• Sarasola (Asteasu): 13/01/2024

• Satxota (Aia): 12/01/2024

• Tximista (Ordizia): 02/01/2024

• Urbitarte (Ataun): 12/01/2024

• Urdaira (Usurbil): 13/01/2024

• Zabala (Aduna): 04/01/2024

• Zelaia (Hernani): 20/01/2024

ERRESERBATU SAGARDOTEGIA