Sagardoaren lurraldea

Iñigo Etxezarreta abeslaria izango da 31garren gonbidatua, izarrez betetako zerrendan

Descripción

Gaur eguerdian sagarrondoa landatuko du Etxezarretak Erribera inguruan, eta 13:45ak aldera ohihukatuko du 'Gure sagardo berria!' esaldia, Alorrenean. Izarrez betetako zerrendara batuko da abeslari gasteiztarra.

sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2024-01-16
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016068

Texto completo

Gaur eguerdian sagarrondoa landatuko du Etxezarretak Erribera inguruan, eta 13:45ak aldera ohihukatuko du 'Gure sagardo berria!' esaldia, Alorrenean. Izarrez betetako zerrendara batuko da abeslari gasteiztarra.

Gaur eguerdian hasiko da 2024ko txotx denboraldia. Urteroko legez, gonbidatu berezi bat izango da, sagardoaz gain, eguneko protagonista. Iñigo Etxezarreta, ETS taldeko abeslari gasteiztarra, izango da lehenengo kupela irekitzeko arduraduna.

Eguerdiko 12:00etan Erriberan jarri dute hitzordua Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak. Aurtengo uztari eta denboraldiari buruzko xehetasunak eman ondoren, sagarrondoa landatuko du Etxezarretak kulturgunearen inguruan.

Bertakoak bukatuta, Alorrenea sagardotegira aldatuko da eszenatokia, bertan irekiko baitute aurtengo lehenengo kupela. Eguerdiko 13:45ak aldera izango da hori, gonbidatu bereziak 'Gure sagardo berria!' oihukatzen duen momentuan.

Ondoren, bazkari baten bueltan borobilduko dute ekitaldia Alorreneara bertaratzen diren guztiek.

Izarrez betetako zerrenda

1994 urtean hasi ziren Astigarragako Sagardo Berriaren Eguna antolatzen, eta ordutik Euskal Herriko pertsonaia ezagun ugarik ireki dute denboraldia.

Andoni Egaña bertsolaria izan zen lehenengo gonbidatua, Euskal Herriko aurreneko txapela jantzi berritan. Orduz geroztik, kirolariak, sukaldariak, kulturgileak, musikariak eta askotariko pertsonak igaro dira postu horretatik.

Pandemiak ez zuen katea eten

Pademiako urteetan ere ez zuten geldialdirik egin Sagardo Berriaren Eguneko antolakuntzan. 2021ean ETBko 'A Bocados' saioko aurkezleek, Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, izan ziren omenduak.

Iazko irekiera bi aktore haundiren eskutik etorri zen. Giro ederra sortu zuten Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak, txiste eta pasadizoekin. Aurtengoan ere giro ederra espero da.

TXOTX IREKIERAKO GONBIDATUAK 1994-2024

ASTIGARRAGA

1994 Andoni Egaña, bertsolaria

1995 Jose Mari Bakero, futbolaria

1996 Javier Clemente, entrenatzailea

1997 Julian Retegi, pelotaria

1998 Miguel Indurain, txirrindularia

1999 Juan Mari Arzak, sukaldaria

2000 Pedro Miguel Etxenike, fisikaria

2001 Joane Somarriba, txirrindularia

2002 Martin Fiz, korrikalaria

2003 Abraham Olano, txirrindularia

2004 Periko, Mikel eta Xabi Alonso, futbolariak

2005 Ainhoa Arteta, sopranoa

2006 Jose Luis Korta, arraunlaria

2007 Juan Mtz. de Irujo, pelotaria

2008 Andoni Luis Aduriz, sukaldaria

2009 Aimar Olaizola, pelotaria

2010 Real Sociedad, futbolariak

2011 Karlos Arguiñano, sukaldaria

2012 Julian Iantzi, aurkezlea

2013 La Oreja de Van Gogh, musikariak

2014 Kalakan, musikariak

2015 Loreak filma, aktoreak

2016 Aritz Aranburu, surflaria

2017 Eneko Atxa, sukaldaria

2018 Alberto Iñurrategi, mendizalea

2019 Olatz Arrieta, kazetaria

2020 Izaro, abeslaria

2021 'A Bocados', telbista saioa

2022 AMAK, musikariak

2023 Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola, aktoreak

2024 Iñigo Etxezarreta, abeslaria