Sagardoaren lurraldea

Iñigo Etxezarretak (ETS) emongo deutso hasierea txotx denporaldiari

Descripción

XXXI. Sagardo Barriaren Eguna urtarrilaren 16an izango da.

sidrería alorrenea astigarraga iñigo etxezarreta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Bizkaie
  • Fecha: 2024-01-11
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016042

Texto completo

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak atonduta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx denporaldiari hasiera emon, eta sagardao barria probetan hasteko. Aurtengo konbidaua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da.

Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasierea emongo deutso 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango dan pentsaurrekoari. Bertan izango dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta 2023ko sagarraren uztea, sagardao barria zein sagardaoaren sektoreko barrikuntzak aurkeztuko dira.

Aldez aurretik, Etxezarretak, sagarrondo bat landatuko dau Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horregaz naturaren dinamikotasuna eta barritzeko ahalmena adierazo nahi dabe.

Egitaraua

11:30 - 12:00: Akreditazinoen banaketea Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan adierazoko dabe 2023ko uztearen ezaugarri nagusiak, sagardao barriaren ezaugarriak eta sagardaoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: ETS taldeko Iñigo Etxezarretak sagarrondo bat landatuko dau Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartariegaz batera, sagar jantzearen txandea izango da Alorrenea sagardaotegian, eta ondoren, sagardaogileek zein kultur taldeetako ordezkariek ETS taldeko Iñigo Etxezarreta soka jantzan parte hartzera konbidauko dabe sagardao barria probetako.
13:45: Alorrenea sagardaotegian, 2024ko Gure Sagardo Barria txotx denporaldi barriari hasierea emongo deutse. Ondoren, sagardaotegiko ohiko menua probetako bazkaria izango da.
ETS

En Tol Sarmiento edo ETS modako taldea da, izan be, plataforma digitaletan gehien entzuten dan, sare sozialetan jarraitzaile gehien dituan eta kontzertuetan publiko gehien mobiduten dauen euskal musika-proiektua da. Modako taldea da gazteentzat ezeze, gizartearen zati garrantzitsu batentzat be.

Iekoran (Arabako Errioxa) 2005. urtean sortu zan, gaur egun taldean jarraitzen daben hiru lagunen eskutik, Iñigo (Txotx denporaldiari hasierea emongo deutsona), Floren eta Campi. Hirukotea, punk-rock abestiak bersionetan hasi ziran, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes lako taldeen eraginpean.

Gaur egun, azken diskoa aurkezten dabiz eta Euskal Herriako musikan eragin handienetakoa dauen taldea da.