Txotx denboraldia irekiko du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak urtarrilaren 16an
Descripción
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx bola...
sidrería alorrenea astigarraga iñigo etxezarreta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: naiz:
- Fecha: 2024-01-08
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016038
Texto completo
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx boladari hasiera eman, eta sagardo berria dastatzen hasteko. ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da aurtengo gonbidatua.
Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12.00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako, Lakuako Gobernuko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta 2023ko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.
Ekitaldiaren hogeita hamaikagarren edizio honetako unerik bereziena txotx irekierakoa izango da: Astigarragako Alorrenea sagardotegian «Gure Sagardo Berria» oihu egingo du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak, eta horrekin 2024ko sagardo denboraldi berria irekiko du.
Aldez aurretik sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldi sinboliko horrekin «naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira».
2025eko martxoaren 22an, ETSk bere 20. urteurrena ospatuko du ‘20 urte zure eskutik’ deitutako festarekin. Hitzordurako sarrera guztiak ordu gutxiren buruan agortu ostean, bezperarako, martxoak 21, hitzordu berria iragarri zuten eta, sarrerak lau orduan agortu ziren berriro ere. Horregatik, hirugarren kontzertu bat antolatu dute 2025eko martxoaren 15erako.