Aburuza sagardotegia izan da onena Aizarnazabalgo VIII. Sagardo txapelketan
Descripción
Tarte estuarekin gainditu zuen iazko txapelduna izandako Altzueta.
sidrería aburuza concurso de sidra de aizarnazabal concurso premiado
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2023-07-27
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015983
Texto completo
Aizarnazabalgo Sagardo Txapelketaren zortzigarren edizioa izan da asteburuan eta giro ederrean gozatu ahal izan dute herritarrek. Jende ugari gerturatu zen sagardoa dastatu eta era berean, hainbat pintxo janez lagunartean arratsalde eder bat pasatzera.
Hamabi sagardogilek hartu zuten parte. Aurreneko saria Aburuza sagardotegiak jaso zuen; bigarrena Altzueta (iazko txapelduna) izan zen eta hirugarren Alorreneak egin zuen, Hiru aurrenekoen artean soilik bi punturen aldea izan zen. Lehia estua izan zuten estreinako bi sagardo etxeek. Izan ere, Aburuzak 92,5 puntu eskuratu zituen eta 91, Altzuetak.
Honakoak izan ziren parte hartu zuten sagardotegiak: Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Añota, Bereziartua, Egi Luze, Eula, Gaztañaga, Izeta, Petritegi eta Urdaira.
Txapelketako epaimahaia, berriz, Zigor Odriozolak, Jose Manuel Salaberriak, Ainhoa Etxabek, Eli Altzurik, Luis Aizpuruak eta Josu Loiolak osatu zuten.
Epaimahaikideei sagardoa ateratzen, berriz, Luis Etxabe aritu zen.
XXVI. Kintopeko idi demak
Bestalde, gaur, ostirala hasi eta lau eguetan zehar AIPEk antolatutako XXVI. Idi demak izango dira Aizarnazabalen. Demak, gaueko 22:00etan hasiko dira gaurtik abuztuak 1era bitartean. Guztira 13 partaide izango dira eta bizkaitar eta gipuzkoarren artean lehia gogorra aurreikusten da. Honakoa da parte hartuko duten idien jatorria: Orio, Azkoitia, Hondarribi, Lezo, Gabiria, Elgoibar, Billela, Zalla, Berriatua, Lemoiz, eta Muruetako.