Sagardoaren lurraldea

Temporada del txotx. La sidra de este año es seca y aromática

hernani jokin aperribay martin lasarte mikel aranburu real sociedad sagardo berriaren eguna temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2010-01-13
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000159

Texto completo

Gaur eman diote hasiera txotx denboraldiari Astigarragan. Kalitate handiko sagardoa, lehorra eta usaintsua omen da aurtengoa. ASTIGARRAGA-. Ehungarren urteurrena dela-eta, Realeko Martin Lasarte entrenatzaileak, Jokin Aperribay lehendakariak eta Mikel Aranburu kapitainak izan dute txotx denboraldiari hasiera emateko ohorea, Astigarragako Petritegi sagardotegian. Talde txuriurdineko gainontzeko jokalariek ere ez dute aukera galdu nahi izan eta han izan dira. Aurten bederatzi milioi litro sagardo egin dituzte Euskal Herriko ekoizleek, iaz baino %30 gutxiago. Horren arrazoia, aurten sagar gutxi izan dela. Nolanahi ere, kalitate handiko sagardoa omen da, lehorra, garraztasun gutxi eta usain handikoa. Astigarraga inguruko sagardotegiak prest daude dagoeneko denboraldi berria hasteko, eta krisi garaia bada ere, bezero kopuruarii eusteko esperantza dute. Igandean, berriz, Hernani aldeko sagardotegiek emango diote hasiera txotx denboraldiari.