Euskal Sagardoa ikertzen ari dira, prezioak hitzartu zituelakoan
Descripción
Euskal Sagardoa jatorri izenak "prezioen gomendio kolektibo" bat egin duen ala ez ikertzen ari da Lehiaren Euskal Agintaritza. Hala adierazi du Alba Urresola agentziaren presidenteak gaur, Eusko Legebiltzarreko batzorde batean egindako hitzartzean. Izan ere, iazko abenduaren amaieran sor-markak iragarri zuen bertako sagardogileek prezioa %25 igoko zutela.
euskal sagardoa denominación de origen marca mercado precio sidra
Ficha
- Autor: Iñaut Matauko Rada
- Fuente: Berria
- Fecha: 2023-03-27
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015818
Texto completo
Euskal Sagardoa jatorri izenak «prezioen gomendio kolektibo» bat egin duen ala ez ikertzen ari da Lehiaren Euskal Agintaritza. Hala adierazi du Alba Urresola agentziaren presidenteak gaur, Eusko Legebiltzarreko batzorde batean egindako hitzartzean.
Izan ere, iazko abenduaren amaieran sor-markak iragarri zuen bertako sagardogileek prezioa %25 igoko zutela. Produkzio kostuen igoerari eta «uzta txarrari» aurre egiteko neurria zela adierazi zuten orduan.