Sagar kulturaren festa ospatuko dute larunbatean Igartubeitin barrikotearekin
Descripción
Ezkio Sagar kulturaren festa ospatuko dute larunbatean Igartubeitin barrikotearekin Festa giroa izango dute larunbatean Ezkioko Igartubeiti baserri museoan. Izan ere, urtero moduan, barrikotea ospatuko dute, edota antolatzaileek aurkeztu duten moduan: Sagar kulturaren festa. Udaberriroko hitzordua da barrikotearena. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da.
ocio barrikote caserio museo igartubeiti cultura patrimonio sidra
Ficha
- Autor: C.L.
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2023-03-29
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015725
Texto completo
Festa giroa izango dute larunbatean Ezkioko Igartubeiti baserri museoan. Izan ere, urtero moduan, barrikotea ospatuko dute, edota antolatzaileek aurkeztu duten moduan: Sagar kulturaren festa.
Udaberriroko hitzordua da barrikotearena. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da. Alegia, barrikotea ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Sagardo astean urrian baserri dolarean egindako Igartubeitiko sagardoa dastatzeko urteko une bakarra, Ezkioko baserri museoan azpimarratzen duten moduan.
«Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste geroago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten Barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin», diote. Hala, udaberria iristearekin batera, jardunaldi gastronomia eta kultura uztartzen dituen jardunaldia antolatu ohi dute, trikitilariek girotua. Aurtengo hitzordua apirilaren 1ean jarri dute.
Hasteko, 16:30ean dolarearen funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Baina, horren ostean, sagar zukua eta sagar bizkotxoa egingo dituzte, sagar goxoak dastatu ahal izateko.
Ekitaldirik politenetakoa etorriko da ondoren kirikoketa emanaldia izango baita 17:30ean. Sagardogintzari lotutako perkusio musika tresna tradizionala, laneko tresnekin, mazekin, pats-oholak joz sortzen du musika. Txotx irekieraren txanda izango da horren ostean, udazkenean ekoizten hasitako sagardoa dastatzeko unea, hain zuzen. Eta jardunaldia, behar den bezala amaitzeko, afari merienda egingo dute bertaratutakoek.
Parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da, 943 72 29 78 eta 943 72 51 07 telefonoetara deituta edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita. Prezioa 3 eurokoa izango a.