Borroka irabazteko... desesperantzari
Descripción
Ezagutu dugu Hernaniko Udalak zenbait elkarteekin elkarlanean Ez da sagardoa. Zu zara lelopean, aurtengo txotx denboraldiari zuzendutako sentsibilizazio kanpaina martxan jarri duela. Printzipioz iritzi guztiak dira errespetagarriak. Baita ere agerraldia partekatu zuten pertsona eta elkarteak. Nik neurea azalduko dut. Agerraldiarekin jarraituz,non zeuden Kaxko auzoan bizi diren herritar xumeak, auzoko egoera zitala ondo ezagutzeaz gain haren ondorioak bere gordinean pairatzen dituzten pertsonak?
ocio hernani campaña sidra sidrería temporada del txotx
Ficha
- Autor: Luis Gorrotxategi Zigaran
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2023-02-28
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015678
Texto completo
Ezagutu dugu Hernaniko Udalak zenbait elkarteekin elkarlanean Ez da sagardoa. Zu zara lelopean, aurtengo txotx denboraldiari zuzendutako sentsibilizazio kanpaina martxan jarri duela. Printzipioz iritzi guztiak dira errespetagarriak. Baita ere agerraldia partekatu zuten pertsona eta elkarteak. Nik neurea azalduko dut.
Agerraldiarekin jarraituz,non zeuden Kaxko auzoan bizi diren herritar xumeak, auzoko egoera zitala ondo ezagutzeaz gain haren ondorioak bere gordinean pairatzen dituzten pertsonak? Gonbidatuak izan al ziren itxuraz beraien bizitzak babestera datorren sentsibilizazio kanpainaren prestakuntzan partehartzera?
Uste dut, beste behin ere, hitzen majiak gertaeren errealitatea ezkutatzen duela.
Xabier Lertxundik adierazitako matxista, arrazista eta elkarbizitzaren aurkako jarreren zerrenda luzatu daiteke kolektibo zaugarrienetan erreparatzen badiogu: eszena gogorren lekuko diren haurrak, adineko jendea, desgaitasunen bat duten pertsonak, txikizio materialak eta abar. Eta hori guztiaren bilgarri modura… zarata, zarata edonon, zarata ozena. Udal honek, honen aurreko Udalak eta haren aurrekoaren aurrekoak aipatu ere egin ez duten zarata. Edozein kultura motaren aztarna suntsitzen duen zarata.
Aipatutako portaera onartezinen artean zarata madarikatu hori da kaxkotar gehien kaltetzen duen eragile gaiztoa. Bere ekintza eremua ez da kalera mugatzen. Kutsadura akustikoa norabide orotara zabaltzen da eta etxebizitzak ere inbaditzen ditu. Kutsadura akustikoak deskantsua galerazten du, osasuna izorratu eta intimitatea lapurtu. Neurri ezberdinean ehundaka kaxkotarrek sufritzen dute kutsadura akustikoaren erasoa.
Txotx denboraldiko historiaren errepaso batek Udal kanpaina pintoreskoak (baita esperpentikoak ere) erakutsiko dizkigu, baina ez kutxadura akustikoaren konponbideak.
Zenbat diru publiko xahutu ote dira neurketetan? Non agertu dira neurketa horien emaitzak? Noizko gure herriko inguru ezberdinei dagokien zarata mapak? Herritarren bizi kalitatearen mesederako izan behar luketen inbertsioak, atzenean alferrikako gastoa.
Momentu kritikoa bizi du historia luzeko hernaniarren auzo zaharrenak. Bizilagun askok alde egin dute eta badago etorkizunari begira kezkati azaltzen direnak. Duela gutxi aspaldiko adiskide batekin honako hau partekatzen genuen: eta Udalak eratuko balu batzorde ireki bat Kaxko auzoko egoera sakondu, iritzi ezberdinak entzun eta eztabaidatzeko, akordio partekatu baten bila, auzo erreferendum bat antolatze aldera? Hemen bizi, hemen erabaki.