Sagardoaren lurraldea

"Ez da sagardoa, zu zara" kanpaina jarri du abian Hernanik, eraso matxista eta arrazisten aurka

Descripción

Herriko zenbait eragilerekin batera, "ez da sagardoa, zu zara" lelopean aurkeztu du kanpaina asteartean Hernaniko Udalak. Txotx garaian gertatu ohi diren hainbat jarrera "onartezinen" aurrean, Hernaniko Udala herriko zenbait eragilerekin elkarlanean aritu da kanpaina prestatzen. Astearteko aurkezpenean izan dira Udaleko, Berdintasun Kontseiluko, ostalaritzako eta kulturartekotasunean lanean diharduten elkarteetako ordezkariak.

ocio hernani campaña sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Leire Rodriguez Garmendia
  • Fuente: Bizi Baratzea
  • Fecha: 2023-02-07
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015676

Texto completo

Txotx garaian gertatu ohi diren hainbat jarrera "onartezinen" aurrean, Hernaniko Udala herriko zenbait eragilerekin elkarlanean aritu da kanpaina prestatzen. Astearteko aurkezpenean izan dira Udaleko, Berdintasun Kontseiluko, ostalaritzako eta kulturartekotasunean lanean diharduten elkarteetako ordezkariak.

Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak adierazi duenez, dagoeneko hasia dagoen txotx denboraldian bisitari asko izaten dira herrian, eta askotan "sagardoaren eta txotxaren kulturarekin zerikusirik ez duten portaera desegokiak" gertatzen dira. Esaterako, gaineratu du maiz gertatzen direla jarrera matxistak, arrazistak eta herriko bizilagunen bizikidetzaren kontrako jokabideak.

Kanpainaren mezu nagusia adierazi dute ondorengoa dela: txotx bai, sagardoaren kultura ere bai, baina horren aitzakian Hernaniko bizikidetza eta herria bera kaltetzen duten jarrerak ez. Hernaniarrek sagardoaren kultura babestu arren, jarrera horiek arbuiatzen dituztela garbi utzi du Lertxundik. Gainera, neurriak hartuko dituztela eta Nafar kalean indarkeria sexistarik gabeko gunea jarriko dela nabarmendu du alkateak.

Kanpainaren baitan, sare sozialetan bideo bat zabaldu dute eta autobus markesinetan kartelak jarriko dituzte. Jarraian ikus daiteke bideoa.