Sagardoaren lurraldea

Txotx berria eta berritua, Gurutzeta sagardotegian

Descripción

Proiektu berriari eman diogu hasiera Gurutzeta sagardotegian, Txuleta jatetxearekin elkarlanean. Hasi dugu txotx denboraldia, eta hau bukatzean, irekita segiko dugu.

ocio gastronomía sidrería gurutzeta sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Fecha: 2023-01-28
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015670

Texto completo

Proiektu berriari eman diogu hasiera Gurutzeta sagardotegian, Txuleta jatetxearekin elkarlanean. Hasi dugu txotx denboraldia, eta hau bukatzean, irekita segiko dugu.

Urteak pasa ahala esperientzia eta jakinduria metatzen joaten omen da eta, gehienetan, egia borobila dela ezin da ukatu. Baina, esperientziarekin batera urteak ere pilatzen joaten dira, nekea ere bai, eta jubilazioan pentsatzen hasten gara sarritan. Horixe bera pasa zaio Joxe Angel Goñi, Gurutzeta sagardotegiko arduradunari.

Beraz, jubilazioan pentsatzearekin batera, sagardotegiari irtenbide duin bat bilatzeari ekin eta Donostiako Alde Zaharrean kokaturiko Txuleta jatetxe ospetsuarekin jarri ziren harremanetan. Lehendik ere Gurutzetako bezeroa izaki, eta aukera oso ona izan zitekeela pentsaturik, Gurutzeta alokatzea proposatu zitzaion.

Horrela, 2023ak eskaini digu lehen pausoa emateko aukera Gurutzetako etorkizunerako bidean: GURUTZETAXTXULETA ikurraren bitartez, bien lan harremanaren bitartez, Gurutzetako txotx denboraldi berria martxan dugu, eta denboraldia bukatuta ere, irekita jarraituko du urte osoan zehar.
Gurutzeta sagardotegian bertan eraldaketa txiki bat ere gauzatu da, aro berriaren ikur izan dadin, argazkietan ikus daitekeen moduan.

Menuan eta ordutegian ere egin ditugu aldaketa batzuk, baina sagardotegiko tradizio eta esentziari izkina egin gabe. Ibilbide berri honetan ere elkarrekin gozatuko dugulakoan gaude!

Txuleta jatetxeko Ander Esartek eramango du aurten Gurutzetako txotxa, argazkian Joxe Angel Goñirekin.

Ordutegia

Txotx garaia urtarrilaren 13an hasi eta apirilaren 30era bitartean bukatuko dugu. Irekita izango gara astelehenetik igandera, igande gauetan eta asteartetan egun osoan izan ezik, 13:30etik 17:30era eta 20:00etatik 24:00etara. Txotx garaia bukatu eta urtea amaitu arte, jatetxe gisa zabalduko dugu. Sagardoa, berriz, urte osoan zehar eros daiteke.

MENUAK

Errexil Menua
39,90€

Txuleta kroketak
Bakailao tortilla
Bakailao frijitua tipula eta piperrekin edo pil-pil erara
Txuleta, zaharrarena (850gr inguru, 2 lagunentzat)
Gazta, intxaurrak eta irasagarra

Goikoetxe Menua
34,50€

Txuleta kroketak
Bakailao tortilla
Txuleta, zaharrarena (850gr inguru, 2 lagunentzat)
Gazta, intxaurrak eta irasagarra

Txalaka Menua
32,90€

Txuleta kroketak
Bakailao frijitua tipula eta piperrekin edo pil-pil erara
Txahal-saiheskia
Gazta, intxaurrak eta irasagarra

Urtebi Menua
(astelehen eta ostegunetan soilik)
29,90€

Txuleta kroketak
Bakailao tortilla
Txuleta, zaharrarena (850gr inguru, 2 lagunentzat)
Gazta, intxaurrak eta irasagarra

Urdin Menua
(astelehen eta ostegunetan soilik)
24,90€

Txuleta kroketak
Bakailao tortilla
Txahal-saiheskia
Gazta, intxaurrak eta irasagarra

OTXOTEAK
Otsailak 1: GAZTELUBIDE
Otsailak 8: EGUZKI LORE
Otsailak 15: OZENKI
Otsailak 22: GAZTELUPE

Martxoak 1: INTXAURTZE
Martxoak 8: EGUZKI LORE
Martxoak 15: OZENKI
Martxoak 22: GAZTELUBIDE
Martxoak 29: GAZTELUPE

Apirilak 5: EGUZKI LORE