Sagardoaren lurraldea

Txotx denboraldiari ekin dio Irungo Ola sagardotegiak

Descripción

Irekiera ekitaldian aginagaldetarrak omendu zituzten, lehen mailako kirolariak izan ez ezik, etxeko lagunak direlako

ocio gastronomía irun sidrería ola sidra temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2023-01-30
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015666

Texto completo

Irungo Ola sagardotegiak giro ederrean ekin dio aurtengo txotx denboraldiari. Joan den urtarrilaren 22an ospatu zuten irekiera ekitaldia, giro ederrean. Aginagaldetarrak izan ziren eguneko protagonistak, izan ere, lehen mailako kirolariak izan ez ezik, Olako adiskideak ere badirelako. Joxe, Agustin, Gurutz eta Julen Aginagalde izan ziren omenduak, lehengo biak, arraunean ibilitakoak, eta Gurutz eta Julen (Agustinen semeak), berriz, eskubaloian.

Asko izan ziren Irungo sagardotegira hurbildu zirenak aurtengo sagardo berria dastatzera, eta benetan gustura ibilli ziren. Izan ere, Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikanoren bertsoek, eta trikitixa doinuek alaitu zuten giroa.