Jo eta jo, Baztango sagarraren katea eten ez dadin
Descripción
P ellori erreleboa hartu dion Xabi Torres Letona gaztea eta Mirentxu Mendikoa Mariezkurrena alaba ere batu dira tertulia forma hartu duen elkarrizketara, eta sagarraz hitz egiteko aitzakiarekin elkartu arren, beste hamaika kontu ere atera dira mahai bueltara: garai bateko bizia, anaiak Ameriketan izandako pasarteak, Baztanen urre bila aritu ziren alemaniarrei buruzkoak... gustura entzun ditugu denak, eta txorixo, gazta, sagardo eta sagar zukuak lagunduta, oharkabean —nola ez ba— pasatu zaigu arratsaldea. Pelloren Baztango hizketa azkarra harrapatzea zertxobait kostatu arren hasieran, ohitu da belarria. Kazetariak ez ezik, Xabik eta Mirentxuk ere egin dizkiote galderak. Hemen, Arizkungo Batzabalea etxean jaio eta hazia zara. Nola zen inguru hau zure gazte garaian, sagarrondo asko izaten al zen? Pello Mendikoa.: Ni hazi eta sagarrekin hasi nintzenerako, asko aldatuta zegoen dena, errestoa zen gelditzen zena. Sagardietan sagarrondoak erortzen ari ziren, dena desegiten. Azkenean, galdu zen lehenagoko sagarraren behar hori, lehen sagarra eta gaztaina izaten baitzen elikaduraren oinarria inguru hauetan. Garai hartan sagar asko erreta jaten zen: ekonomikan erre eta errazioetarako edukitzen zuten. Han ez zen bromarik! Orain badugu denetarik, baina orduan, 1950eko urteetan, ez zen auserkitasunik [oparotasunik]! Nondik nora piztu zitzaizun zuri sagarrondoekiko interesa? P.M.: Ohartu nintzen ondo asko zahartuak zeudela eta sagarra ematez uzten ari zirela. Pentsatzen nuen, ‘lehengo sagar hura…’, baina falta zen, inon ez harrapatzen! Beste bat ere, hurrengo urtean, haizeak botata, berdin, gauza bera, galdua! Orduan hasi nintzen pentsatzen, zergatik ez dut neronek plantatzen eta hemengo sagarrak sartzen? Golden, reineta eta horiek nik ez nituen sartu nahi, horiek industrialak ziren eta baziren. Garai hartan hemen inguruan plantak saltzen zituztenek esaten zuten: “Lo mejor es golden o reineta…” (onena da golden edo reineta), eta jendeak hortik hartzen zuen. Hemengo klaseak, berriz, galtzen eta galtzen! Horregatik hasi nintzen
baztan manzana para sidra sidra manzano
Ficha
- Fuente: Argia
- Fecha: 2023-01-01
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015636
Texto completo
P
ellori erreleboa hartu dion
Xabi Torres Letona gaztea
eta Mirentxu Mendikoa
Mariezkurrena alaba ere
batu dira tertulia forma
hartu duen elkarrizketara, eta sagarraz hitz egiteko aitzakiarekin elkartu
arren, beste hamaika kontu ere atera
dira mahai bueltara: garai bateko bizia, anaiak Ameriketan izandako pasarteak, Baztanen urre bila aritu ziren
alemaniarrei buruzkoak... gustura entzun ditugu denak, eta txorixo, gazta,
sagardo eta sagar zukuak lagunduta,
oharkabean —nola ez ba— pasatu
zaigu arratsaldea. Pelloren Baztango
hizketa azkarra harrapatzea zertxobait kostatu arren hasieran, ohitu da
belarria. Kazetariak ez ezik, Xabik eta
Mirentxuk ere egin dizkiote galderak.
Hemen, Arizkungo Batzabalea
etxean jaio eta hazia zara. Nola
zen inguru hau zure gazte garaian,
sagarrondo asko izaten al zen?
Pello Mendikoa.: Ni hazi eta sagarrekin hasi nintzenerako, asko aldatuta zegoen dena, errestoa zen
gelditzen zena. Sagardietan sagarrondoak erortzen ari ziren, dena
desegiten. Azkenean, galdu zen
lehenagoko sagarraren behar hori,
lehen sagarra eta gaztaina izaten
baitzen elikaduraren oinarria inguru hauetan. Garai hartan sagar asko
erreta jaten zen: ekonomikan erre
eta errazioetarako edukitzen zuten.
Han ez zen bromarik! Orain badugu
denetarik, baina orduan, 1950eko
urteetan, ez zen auserkitasunik
[oparotasunik]!
Nondik nora piztu zitzaizun
zuri sagarrondoekiko interesa?
P.M.: Ohartu nintzen ondo asko zahartuak zeudela eta sagarra ematez uzten
ari zirela. Pentsatzen nuen, ‘lehengo
sagar hura…’, baina falta zen, inon ez
harrapatzen! Beste bat ere, hurrengo
urtean, haizeak botata, berdin, gauza bera, galdua! Orduan hasi nintzen
pentsatzen, zergatik ez dut neronek
plantatzen eta hemengo sagarrak sartzen? Golden, reineta eta horiek nik ez
nituen sartu nahi, horiek industrialak
ziren eta baziren. Garai hartan hemen
inguruan plantak saltzen zituztenek
esaten zuten: “Lo mejor es golden o
reineta…” (onena da golden edo reineta), eta jendeak hortik hartzen zuen.
Hemengo klaseak, berriz, galtzen eta
galtzen! Horregatik hasi nintzen