Sagardoaren lurraldea

Petritegi sagardotegiak ere gaur hasiko du txotx denboraldi berria

Descripción

Txotx denboraldi berriari hasiera emateko, Astigarragako Petritegi sagardotegiak gaur irekiko ditu bere upategiko ateak. Irekiera ofiziala asteazkenean izan zen eta sagardo berriarekin kupelak irekiko dituzte. Petritegiko lagun eta bezeroek uzta berriko sagardoak dastatu ahal izango dituzte, sagardotegiaren ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera (bazkariak eta afariak) eta igande eguerdietan.

ocio gastronomía sidrería petritegi sidra txotx temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2023-01-13
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P40-28
  • »
  • Código: NA-015596

Texto completo

Upategiko ateak irekiko ditu eguerditik aurrera eta bazkariak eta afariak emango ditu sagardo berriarekin kupelak zabalduta.

Txotx denboraldi berriari hasiera emateko, Astigarragako Petritegi sagardotegiak gaur irekiko ditu bere upategiko ateak. Irekiera ofiziala asteazkenean izan zen eta sagardo berriarekin kupelak irekiko dituzte.

Petritegiko lagun eta bezeroek uzta berriko sagardoak dastatu ahal izango dituzte, sagardotegiaren ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera (bazkariak eta afariak) eta igande eguerdietan. Sagardotegiko menuaz gain, bere eskaintza zabalaz gozatu ahal izango dute bezeroek: legatzadun menuak, barazkijale edo haurrentzako menuak, etab. Mahaia erreserbatzeko: 943 4571 88 telefonoan eta www.petritegi.eus webgunean egin daiteke.

Aitziber Garmendiaren emanaldia Petritegin, urtarrilaren 26an

Bestetik, Aitziber Garmendia aktore ezaguna izango da protagonista urtarrilaren 26an Petritegin. II. Barre Egin Petritegin! ekitaldia ospatuko da. Bertan, aktore ezagunak barrez lehertzeko ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak salgai daude www.petritegi.eus webgunean eta upategiko dendan.

GIZARTEA ASTIGARRAGA
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.