Sagardoaren lurraldea

"Kupeltegiko giroa itzuliko da gure sagardotegietara"

Descripción

Aurkezpenean hitza hartu duten Olatz Mitxelenak eta Amaia Zubeldiak (Euskal Sagardoa sektoreko teknikariak) eta Oihana Gainzerainek (Euskal Sagardoa jatorri deituraren lehendakaria) aitortu dutenez, pozik ekingo diote aurtengo denboraldiari, "bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango baitugu sagardo berria.

botella euskal sagardoa marca precio sidra

Ficha

  • Fuente: Aiurri.eus
  • Fecha: 2023-01-10
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015585

Texto completo

Aurtengo Txotx denboraldia aurkeztu dute Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariek ez ezik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteen eta sagargile elkarteen ordezkariek, Tabakaleran egin duten ekitaldian. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:

Aurkezpenean hitza hartu duten Olatz Mitxelenak eta Amaia Zubeldiak (Euskal Sagardoa sektoreko teknikariak) eta Oihana Gainzerainek (Euskal Sagardoa jatorri deituraren lehendakaria) aitortu dutenez, pozik ekingo diote aurtengo denboraldiari, “bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango baitugu sagardo berria. Kupeltegiko giroa itzuliko da gure sagardotegietara, eta sagardoaz hitz egiteko aukera izango dugu lehenago egin ohi genuen moduan, zutik eta kupeltegian bertan, uzta berria nolakoa datorren ezagutu eta gozatzeko”.

Sagardoaren kulturaren topagune

Sagardotegiak sagardoaren topagune izatearen ideiarekin sakontzeko asmoa daukatela, eta bide horretan, urratsak ematen jarraituko dutela gaineratu dute. “Sagardotegiek badute bereizgarri garrantzitsu bat: beraiek dira dastatzera ematen den produktuaren ekoizleak. Otorduaz haratago, jatetxe ereduetatik haratago, sagardotegiak sagardoaren topagune eredu ditugu orain ere, eta etorkizuna bide horretatik lantzeko aukera ikusten dute. Hori dela eta, aurten denboraldian sagardotegira gerturatzen den bezeroak bertako ekoizle baten etxera egingo du bisita, bertako lurretik bizi den familia baten etxera. Sagarra da sagardo munduaren oinarria eta haria. Sagarra da sagardogilearen lehen pasioa, eta sagardo ekoizpena honen fruitua. Hori dela eta, sagarraren garrantzia azpimarratu nahi izan dugu denboraldi honetan ere, sagarraren izaerak gorpuzten baitu sagardo bakoitza”.

Uztari lotutako datuetan sakonduz, adierazi dute 2022ko uzta aurrekoa baina txikiagoa izan dela kopuruz. “Aurreko urtean uzta handia izan zen eta 2022an txikiagoa espero zitekeen, eta udarako eguraldi lehorrak are eta txikiago egin dute uzta”.

Bestalde, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin ekoiztu den sagardo litro kopurua, 1.200.000 litro ingurukoa izan da 2022 uztan.

Gaineratu dutenez, egoerak behartuta, % 25eko igoera izango du bataz beste sagardo botilak 2023an.

Hiru hitzordu, datozen egunetan

Hiru hitzordu iragarri dituzte hurrengo egunetarako, non sagardo berria dastatzeko parada emango zaien sagardozaleei:

* Urtarrilaren 11n, asteazkenarekin, Astigarragako Udalak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, lehen irekiera Sagardoetxea Museoan, 12:00etan, eta ondoren, Alorrenea Sagardotegian, Astigarragan.

* Urtarrilaren 12an, ostegunarekin, Trebiñu Sagardotegian (Araba), ohiko ekitaldia 12:00etan.

Egun berean, Ataungo Urbitarte Sagardotegian, ohiko ekitaldia 11:00etan.

Kukairen saioa, “Sagarretik kupelera”

Kukai taldeko dantzariek sagarretik kupelerako prozesua irudikatu nahi izan dute, ekitaldian egin duten dantza saioarekin eskutik, “bertako plazerra, bertako ekoizpena, bertako sagasti eta paisaiak... eta kupeletik dastatuko dugun sagardoa izan dira gure artistek irudi eta koreografiatara eraman dituztenak”.

Dantza taldea da aurtengo denboraldiaren bideoaren egilea, eta berau eskuragarri izango da Euskal Sagardoaren Youtube kanalean.