Sagardoaren lurraldea

"Larunbat eguerdiaren aldeko joera argia dago"

Descripción

Poz handia jasoko du sagardozaleak, kupelean bertan txotx egin ahal izango duelako. Albistea hori da, erakargarriena. Sagardozaleak hori eskatzen du, kupeletik edan ahal izatea garrantzia handikoa da sagardotegi garaian. Mahaitik kupelera hurbildu, kupeletik sagardo desberdinak edan. Pandemia garaian, botilatik edateko aukera eskaini zen, eta hori bere momentuan ongietorria izan zen.

botella precio sidra sidrero

Ficha

  • Autor: Jon Ander Ubeda
  • Fuente: Aiurri.eus
  • Fecha: 2023-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015584

Texto completo

Larunbat eguerdian bazkaltzeko ia tokirik ez dago, txotx garaian. Eta igande eguerdiko aukera ere nabarmentzen ari da.

Poz handia jasoko du sagardozaleak, kupelean bertan txotx egin ahal izango duelako.

Albistea hori da, erakargarriena. Sagardozaleak hori eskatzen du, kupeletik edan ahal izatea garrantzia handikoa da sagardotegi garaian. Mahaitik kupelera hurbildu, kupeletik sagardo desberdinak edan. Pandemia garaian, botilatik edateko aukera eskaini zen, eta hori bere momentuan ongietorria izan zen. Baina bezeroak beti nahiago du txotxa. Aurten denboraldi hasieratik aukera hori eskainiko da. Lehen bezala.

Sagardozaleen elkartetik, ekoizleanknola nabaritzen dituzu?

Hasteko gogoz, lanerako gogoz. Ezjakintasun handia dago pandemia, gerra eta krisi ekonomikoak eraginda. Prezioen igoeragatik beldurtuta daude, energia eta oinarrizko kostuak asko igo direlako. Gorakada handia izaten ari da, oro har. Baita haragian ere. Horrek zuzenean eragiten die, eta prezioak igo beharko dituzte. Lanerako gogoa eta beharra badago, baina beldur pixka bat ere bai. Sagardotegi menua igoko da zerbait, baina bereziki igoera botilan nabarituko da.

Ezjakintasun egoera hor dago, baina zuek online bidezko salmenta sustatu duzuen aldetik, zer nabaritzen duzue? Nola doaz erreserbak?

Larunbat eguerdiaren aldeko joera argia dago. Ikaragarria da. Taldean joateko lehen aukera hori da eta dagoeneko sagardotegi askotan larunbat eguerdia beteta dago. Jende gehienak egun berean nahi du. Ia-ia ez dugu taldeentzat lekurik. Otsaileko eta martxoko eguerdiak beteta daude.

Astean zehar eta gauez aukera badago, arazorik gabe. Joera hori azaroan, abenduan antzeman genuen. Igande eguerditan ere mugimendu handia nabaritzen da. Eguneko plana lehenesten da, orain. Gauekoak jaitsiera nabarmena izan du.

Sektorearentzat askotariko lanak egiten dituzue. Ekarpen handia egin diozue sektoreari internet bidezko erreserba sistema eskainiz.

Geroz eta sagardogile gehiagok erabiltzen dute. Digitalizaziorako bidean, bezeroarentzat erraza eta erakargarria da. Aurrerapen bat ordainduta, 5 eurokoa, tokia gordeta dute. Bezeroa lasai geratzen da horrela. Sagardogilearen aldetik erakargarria da, lana kentzen diolako. Ez du horrenbeste telefonoa hartu behar, eta ez du konfirmazio-deirik egiten jarraitu behar.

Sagardogileen belaunaldi bat erretiroa hartzeko adinean da. Ba al dago segidarik sektorean?

Sagardotegi batzuetan jarraipena ziurtatuta dago, baina , besteetan, ez. Lehen sektoreko beste hainbat ofiziotan bezala, lehengaia landu egin behar da. Belaunaldi berrientzat lotura handia da, lan asko eskatzen dielako. Sagardogile gazte askorentzat, egungo bizimodutik begiratuta, oso lotua da sagastia landu, zaindu eta sagarra jasotzea. Botilaren prezioak ez du prezio duina. Sagardoari balioa eman behar zaio, eta horregatik dator igoera. Sektoreak etorkizun duina behar duelako. Esnearekin antzeko gertatzen da. Esnea ez bazaio ekoizleari behar bezala ordaintzen, geroz eta ekoizle gutxiago izango da. Sagardogintzan berdina gertatzen da. Bertako produktu bat kontsumitzen dugunean, balio bat eman behar diogu lan horri. Ordaindu beharra dago. Ekoizleari errentagarria zaion eredu baten alde joan beharko genuke.

Hori sagardoaren ekoizpenari dagokionez. Ostalaritza edo restaurazioari dagokionez, ez da horrelako kezkarik. Ezberdina da, beste negozio-lerro bat delako. Baina, oro har, belaunaldi aldaketa bat gertatzen ari da eta gazteen beharra dago. Datozenek ez dute hainbeste lan egin nahi.