Sagardoaren lurraldea

Txotx denboraldiari hasiera emango zaio Añota sagardotegian hurrengo zapatuan

Descripción

Orain arte ez bezala, eguerdian izango da ekitaldia, 13:30ean hasita, eta emakume pilotari profesionalak izango dira protagonista

azpeitia protagonista sidra sidrería apertura del txotx

Ficha

  • Autor: E.A.
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2023-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015581

Texto completo

Ohiturak aldatzen doaz eta pandemiak areagotu egin ditu hainbat joera. «Jendeak ohiturak aldatu ditu eta geroz eta lagun gutxiago datoz afaltzera», adierazi dute Añota sagardotegik. Hori dela eta, urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat ere aldatzea erabaki dute: txotxaren irekierarena, alegia.

Aurtengoan, eguerdian zabalduko dute Añota sagardotegiko denboraldia. Hala, datorren zapatuan, 13:30ean, izango da bertako festa.

Urteko lehen hitzordu garrantzitsu honetan emakume pilotariek hartuko dute protagonismoa. Ados pilota elkarteko Oihana Orbegozo, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre arduratuko dira sagardo denboraldia zabaltzeaz. Beraiek izango dira, beraz, 2023ko sagardo denboraldiko lehen tragoa egingo dutenak. Emakumezko pilotari profesionalen lehen elkartea da Ados.

Nola ez, giroa alaitzeko trikitilariak izango dira eta ez dira faltako bertsolariak ere. Laja eta Lutxurdizoren soinu eta panderoak girotuko dute eguna eta Xebastian Lizaso eta Loidisaletxe II.a ariko dira bertsotan.

Ohi bezala, hauez gainera, herritarrak izango dira sagardo denboraldiaren hasierako protagonista eta jan-edanerako, dantzarako eta ondo pasatzeko tartea izango da egunean zehar sagardotegian. Bertaratu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du sagardotegira deituta, 943 81 20 92 telefonoan.