Sagardoaren lurraldea

Nazioarteko sagardo onenen galan saria irabazi du Iturrieta sagardotegiak -

Descripción

XII. Nazioarteko Sagardoaren Sariketa jokatu dute irailaren 28tik urriaren 2ra arte Gijonen. 21 herrialdetako sagardogileak batu dira sariketan, tartean Aramaioko Iturrieta sagardotegia. Guztira 230 sagardo mota aurkeztu dituzte sariketara. "Lehenengo aldia da parte hartzen duguna, baina nabarmendu behar da sariketara aurkeztu dugun produktua proiektu esperimental baten sortutako sagardoa dela", azaldu du sagardotegiko arduradun Juanjo Peciñak.

sidra iturrieta sidrería kuartango concurso premiado sisga

Ficha

  • Fuente: goiena.eus
  • Fecha: 2022-10-05
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015553

Texto completo

Gijonen ospatutako sariketan lortu du saria, zaporedun sagardoaren modalitatean.

XII. Nazioarteko Sagardoaren Sariketa jokatu dute irailaren 28tik urriaren 2ra arte Gijonen. 21 herrialdetako sagardogileak batu dira sariketan, tartean Aramaioko Iturrieta sagardotegia. Guztira 230 sagardo mota aurkeztu dituzte sariketara.

"Lehenengo aldia da parte hartzen duguna, baina nabarmendu behar da sariketara aurkeztu dugun produktua proiektu esperimental baten sortutako sagardoa dela", azaldu du sagardotegiko arduradun Juanjo Peciñak.

Proiektuaren babespean
Proiektuan parte hartu dute Iturrietak, Astigarragako Iparragirrek eta Iruneko Olak; horrez gain, Leartikar elikagaien teknologien zentroak eta Juan Zurriaran enologoak parte hartu dute proiektuan. Lau sagardo mota sortu dute, Sagezti izenarekin: aparduna, txiki, ardoa eta arrunta.

"Sagardoa eztiarekin nahastu dugu. Hala, zaporedun modalitatean lortu dugu saria", dio Peciñak. Aramaioko Iturrieta sagardotegiari eman diote zaporedun saileko sari nagusia; Ola sagardotegiak, aldiz, brontzezko saria irabazi du Sagezti Ardoa produktuarekin.