Sagezti proiektua aurkeztu dute, sagardoa eta eztia uztartzen dituen euskal edari berria
Descripción
Azterketa baten emaitza izan da eztia balioesten duten kalitate sentsorial eta izugarriko edari alkoholdun gama berritzailea
miel marca sidra sagezti premio sisga
Ficha
- Autor: UNAI SARRIUGARTE
- Fuente: El Correo
- Fecha: 2022-11-30
- Clasificación: 2.2. Productos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015549
Texto completo
Sagezti proiektua aurkeztu dute, sagardoa eta eztia uztartzen dituen euskal edari berria. Sektore guztien esku hartzea aintzat hartuz, baita konsumitzaileek produktu eta aurkezpen berrien kontsumoaren aurrean duten interesa kontuan izanik, sagardo naturaletik eratorritako edariak egiteko Sagezti ekimena abiarazi dute, elaborazio-prozesuan eztia txertatzen diotelarik.
Hainbat eragile ari dira egitasmo honetan parte-hartzen, hala nola, Iparragirre, Iturrieta eta Ola Sagardotegiak, Juan Zuriarrain aholkularitza enologikoa eta Leartiker zentro teknologikoa, Eusko Jaurlaritzaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren babesarekin.
Leartikerren instalazioetan eta upeltegietan egindako froga pilotuen ondoren, sagardo naturala erreferentziatzat dituzten edariak lortzeko prozesuei buruzko ezagutzan aurrerapausoa eman da, sagar-muztioa eta eztia hartziduran nahasten dituztelarik. Azterketa honen emaitza eztia balioesten duten kalitate sentsorial eta izugarriko edari alkoholdun gama berritzailea izan da.
Produktuen lehen uztak Xixonen erakutsi ziren eta egundoko interesa piztu zuen Sageztiak. Xixoneko esperientzia ikaragarria izan zen, bertan aurkeztutako lau Sagezti produktuetako bik garaikurra irabazi zutelarik Zaporedun Sagardoen kategorian.
Egunotan Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailearen eskutik, Astigarragan (Gipuzkoa) kokatuta dagoen sagardoaren egoitzan sagarraren sektoreko profesional eta elkarteentzat Sagezti proiektuaren aurkezpena gauzatu dute. Bertan edari berri honen jatorria, elaborazio prozesuak eta emaitzak ezagutzera emateaz gainera, Sagezti edari berria dastatzeko saioak landu dituzte.
Sagezti proiektuaren hurrengo urratsa azkenengo kanpainan zehaztutako produktu-barietateen produkzio komertziala gauzatzea da, eta Iparragirre, Iturrieta eta Ola sagardotegiak buru belarri dabiltza lanean datorren udaberrian produktu berriak merkaturatzeko asmoz.