Sagarpolit aurkeztu berri da, sagar eta sagardoan oinarritutako lehen bitxi sorta - Hernani - Kronika.eus
Descripción
Iparragirre Sagardotegian Sagarpolit, Pitxipoliten sagardogintzari lotutako bitxi sorta aurkeztu zuten pasa den ostegunean. Nekane Flamarike egileak eta Arantza Eguzkiza Sagardogileak elkarlanean egin duten lanaren emaitza izan da. Bertan parte hartu zuten Sagardo sektoreko hainbat ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak, Hernaniko Udalak eta Hernaniko beste hainbat eragilek ere.
marca productos sidra sagarpolit manzana
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-10-16
- Clasificación: 2.2. Productos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015520
Texto completo
Nekane Flamarike eta Arantza Eguzkizak elkarlanean landu dute sagardogintzari lotutako bitxi sorta.
Iparragirre Sagardotegian Sagarpolit, Pitxipoliten sagardogintzari lotutako bitxi sorta aurkeztu zuten pasa den ostegunean. Nekane Flamarike egileak eta Arantza Eguzkiza Sagardogileak elkarlanean egin duten lanaren emaitza izan da.
Bertan parte hartu zuten Sagardo sektoreko hainbat ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak, Hernaniko Udalak eta Hernaniko beste hainbat eragilek ere. Proiektuaren beraren garrantzia eta balioa azpimarratu nahi izan zituzten Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Gipuzkoako Sagardogileen zein Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren ordezkariek.
Iparragirre Sagardotegiko Arantza Eguzkizak izan zuen bitxiak egiteko ideia, sagarra eta sagardoari beste aukera bat eman nahian eta ate berri bat irekitzeko irrikaz. Ez zekien, ordea, nola eman forma eta Nekane Flamarikeri, Pitxipolit markaren sortzaile eta egileari, proposatu zion buruan zebilkiena. Berak segituan ulertu eta eman zion forma: sagarra bihurtu zuen protagonista. Sagarra ardatz hartuta diseinatu eta ekoiztu ditu bost bildumak.
«Balio kultural eta sinbolikoa dute bost bildumek»
«Balio kultural eta sinboliko haundia du sagardo sektorearentzat sagarrak, eta hau bitxi bihurtzeak. Sagarra baita gure bitxia preziatua eta ezinbestekoa», aipatu zuten egileek aurkezpenean. Hainbat koloretan diseinatu ditu bitxiak, eta bilduma bakoitzak sagar barietate bati egiten dio ohore: Errezila (teila kolorea), Berde-Urdin (turkesa kolorea), Goikoetxe (bordele kolorea), Txalaka (esmeralda-berde) eta Moko (berde-gorria).
Belarritakoak, eskumuturrekoak, eraztunak, lepokoak… ditu bilduma bakoitzak, esmalte eta zilarrarekin jolas eginez. Pitxipoliten zuzenean eros litezke, 653 712 553 telefono zenbakian/ nekf@hotmail.com edota @sagarpolit instagram kontuaren bidez, baita urtean zehar ondorengo azoketan ere: Donostiako Euskal Jaietan udaletxe parean, eta gabonetako azokan Urdaneta kalean.
Iparragirre Sagardotegiko Arantza Eguzkizak aspaldian buruan zuen ametsa beteta ikusi ahal izan du hala, eta sagardogintza kuttunari sagar-bitxi bilduma utzi dio hala ondare gisa, Nekane Flamarikeren sorkuntza lanari esker.