21garren Sagardo Txapelketako finala izango da gaur, Gure Izarran
Descripción
Joan den urtean, koronabirusa medio, ezinezkoa izan zen Kizkia taldeak urtero antolatzen duen Sagardo txapelketa egitea. Aurten, ordea, osasun egoerak hala baimenduta, sagardoaren aldeko apustua egin dute berriro ere, eta 21garren sagardo lehiaketa antolatu dute Astigarragako Gure Izarra elkartean. Hilabete osoan aritu dira horren bueltan.
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-09-28
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015516
Texto completo
Joan den urtean, koronabirusa medio, ezinezkoa izan zen Kizkia taldeak urtero antolatzen duen Sagardo txapelketa egitea. Aurten, ordea, osasun egoerak hala baimenduta, sagardoaren aldeko apustua egin dute berriro ere, eta 21garren sagardo lehiaketa antolatu dute Astigarragako Gure Izarra elkartean.
Hilabete osoan aritu dira horren bueltan. Hain zuzen ere, irailaren 7an, 14an eta 21ean sailkapen egunak deiturikoak izan dituzte, eta, hiru asteren ondoren, gaur izango dute finala. Bazkaria antolatu dute horretarako, eta, modu horretan, gaurkoan erabakiko dute sagardotegi irabazlearen izena. Menu goxoa prestatu dute bazkarirako: legatza eta oilasko hegoak bazkalduko dituzte, eta edateko izango dituzte finalera heldu diren sagardoak.
Denera, Gipuzkoan banatuta dauden hamabost sagardotegik parte hartu dute sagardo txapelketan: Zabala eta Aburuza (Aduna), Urdaira (Usurbil), Eula (Urnieta), Izeta (Aia), Lizeaga, Petritegi, Rezola, Larrarte eta Alorrenea (Astigarraga), Astiazaran eta Kalonge (Donostia), Ohiarte (Zerain), Goikoetxea (Lizartza), eta Akarregi (Hernani). Horietatik seik lortu dute finalera heltzea, eta bakarrak lortuko du aurtengo txapelketako irabazlea izatea.
GIZARTEA ASTIGARRAGA
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.