Sagar zaporea izango du urriak Astigarragan, makina bat dastaketa, ikastaro eta jarduerarekin
Descripción
Festa haundiarekin eman zioten ongietorria, aurreko astean, 2022ko sagar uztari. Bereziki jendetsua izan zen igandeko festa Foru Plazan, azoka, sagardogintzako lanak eta muztioaren elaborazioa tarteko, eta topa herrikoiarekin borobildu zuten eguna. Baina horrekin ez dira bukatu sagar uzta biltzeko garaiari lotutako ekintzak Astigarragan.
ocio astigarraga exposición gastronomía curso fiestas de la manzana sagar uzta manzana
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-09-30
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015513
Texto completo
Sagar Uzta jaiari segida emanez, ekintza ugari prestatu dituzte hilabete osorako, tabernetan, Sagardoetxean zein Urumea ibaian barrena.
Festa haundiarekin eman zioten ongietorria, aurreko astean, 2022ko sagar uztari. Bereziki jendetsua izan zen igandeko festa Foru Plazan, azoka, sagardogintzako lanak eta muztioaren elaborazioa tarteko, eta topa herrikoiarekin borobildu zuten eguna.
Baina horrekin ez dira bukatu sagar uzta biltzeko garaiari lotutako ekintzak Astigarragan. Are gehiago, datorren hilabete osorako prestatu dituzte makina bat dastaketa, ikastaro eta jarduera, Udazken zaporez egitasmoaren barruan. Udazken zaporea baino, sagar zaporea izango du urriak...
Gaur bertan, patata tortilla pintxoak eta sagardo dastaketa izango dira Bukoi tabernan, eta gastronomiarekin lotutako hitzorduak izango dira Zipotza (urriak 14) eta Ikatza (urriak 21) tabernetan ere.
Sagardoetxean, berriz, ikastaro ugari prestatu dituzte, ohikoak batzuk eta bereziak besteak. Urriaren 6an, esaterako, sagar kefirra egiten ikasteko saioa izango da; eta urriaren 20an, pizza eta sagar ore ama landuko dute. Eta berezia izango da hilaren 22ko hitzordua ere: kanoan joango dira Urumea ibaian barrena, Loiolatik Ergobira; eta ondoren, Ergobiko historia ezagutzeko bisita egingo dute.
Gaur, Bukoi tabernan: patata tortilla pintxoa eta sagardoen dastaketa, 19:00etatik 21:30etara.
Urriak 2, Perkusio tailerra eta Land Art, 16:30etatik 17:30etara, Sagardoetxean.
Urriko asteburu guztietan (larunbat zein igande), Sagar muztio elaborazio tailerrak familian, Sagardoetxean. Larunbateko txandak: goizez 11:00, 12:00 eta 13:00, eta arratsaldez 17:00 eta 18:00. Igandeko txandak: goizez 11:00, 12:00 eta 13:00.
Urriak 6, Sagar kefirraren elaborazio ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara, Sagardoetxean.
Urriak 13, Muztioa eta etxeko sagardoa egiteko ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara, Sagardoetxean.
Urriak 14, Zipotza tabernan: sagar erakusketa eta dastaketa, 19:00etan; eta sagar ahate pintxoa eta sagardoen dastaketa, 19:00etatik 21:30etara.
Urriak 20, Pizza eta sagar ore ama ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara, Sagardoetxean.
Urriak 21, Ikatza tabernan: afari maridatua, Argoitz Otañok eta Aitzol Lizeagak gidatua, 20:00etan.
Urriak 22, Kanoatan Urumean barrena, Loiolatik Ergobiko zubira, 11:45etan. Ondoren, Ergobiko historia ezagutzeko bisita. Izenemateak: 943 55 05 75, info@sagardoetxea.eus edo sagardoetxea.eus.