Txotx denboraldia ireki dute, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreekin
Descripción
XXX. Sagardo Berriaren Eguna ospatu dute Astigarragan eguardian, bertako Udalak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan dira ekitaldiko protagonista nagusiak, "Gure Sagardo Berria" oihukatuz ireki baitute 2023ko txotx denboraldia. Bideoak, ikusgai: Sagardo Etxea museoan lehenbiziko irekiera-ekitaldia egin dute.
aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Aiurri.eus
- Fecha: 2023-01-11
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015465
Texto completo
XXX. Sagardo Berriaren Eguna ospatu dute Astigarragan eguardian, bertako Udalak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan dira ekitaldiko protagonista nagusiak, "Gure Sagardo Berria" oihukatuz ireki baitute 2023ko txotx denboraldia. Bideoak, ikusgai:
Sagardo Etxea museoan lehenbiziko irekiera-ekitaldia egin dute. Bertan, Astigarragako Udaleko, Foru Aldundiko, Jaurlaritzako eta sagardogileen ordezkariek hitza hartu dute, eta segidan, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek sagarrondo bat landatu dute. Alaia Martinek eta Agin Laburuk bertsoak kantatu dituzte aldi berean.
Ekitaldian parte hartu duten eragile guztiek, segidan, Alorrenea Sagardotegira abiatu dira, Txotx denboraldiari hasiera ofiziala emateko asmoz. Txalapartaren doinupean, Astigar dantza taldeko kideek Sagar Dantza egin dute, eta Soka Dantzara bildu dituzte Garmendia eta Plazaola. Dantza amaituta, bi aktoreek lehen sagardo-edanaldia egin dute, “Gure Sagardo Berria' oihukatu eta gero.
Martinek eta Laburuk bigarren bertsoaldiari ekin diote bertan.
Nerea Aliasek egin ditu aurkezpen lanak, Museoko ekitaldian zein Alorrenea sagardotegiko Txotx denboraldi berriaren irekitzean.