"Gure sagardo berria!"
Descripción
Zalantzak hasieratik uxatu dituzte: "Hasieratik, eta badaezpada, argi utzi nahi dugu guri sagardoa asko gustatzen zaigula". Sagardo berriarena ez ezik, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreena ere izan da gaurko txinparta. Haien ardura izan da txotx garaia abiatzea, eta halaxe egin dute Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian, ohiko formula erabiliz horretarako, hau da, "gure sagardo berria!"
aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Enekoitz Telleria Sarriegi
- Fuente: Berria
- Fecha: 2023-01-11
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015462
Texto completo
Zalantzak hasieratik uxatu dituzte: «Hasieratik, eta badaezpada, argi utzi nahi dugu guri sagardoa asko gustatzen zaigula». Sagardo berriarena ez ezik, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreena ere izan da gaurko txinparta. Haien ardura izan da txotx garaia abiatzea, eta halaxe egin dute Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian, ohiko formula erabiliz horretarako, hau da, «gure sagardo berria!» oihukatuz.
Sagardoetxean egin dute eguerdiko ekitaldia. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Aldundiko eta Euskal Sagardoa jatorri izeneko ordezkariek parte hartu dute bertan, besteak beste, Xabier Urdangarin Astigarragako alkatearekin eta Garmendia eta Plazaola gonbidatuekin batera, Nerea Alias aurkezlea gidari hartuta.
Mintzaldien ostean, bi aktoreek sagarrondo bat landatu dute Sagardoetxearen atzeko belazean, Alaia Martin eta Agin Laburu bertsolarien agur, ziri eta zirto artean.
Alorrenea sagardotegira joan dira handik. Sagar dantzarekin egin diete harrera gonbidatuei, eta urteko lehen sagardoa dastatzeko ohorea izan dute ondoren. Umorez han ere: «Freskoa dago, gu geu bezala».
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.