Sagar eta sagardo artean, atzo eman zitzaion hasiera 2023ko txotx denboraldiari - Astigarraga - Kronika.eus
Descripción
Alorre nea sagardotegia izan zen atzo protagonista, bertan ireki baitzen urteko lehenengo kupela. Eguerdian Sagardoetxean, uzta berria aurkeztu eta sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarrien berri eman zuten, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera, tartean zeuden Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria; Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkaria, eta eguneko protagonista nagusiak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.
aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2023-01-12
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P40-14 »
- Código: NA-015454
Texto completo
Atzo eguerdian ireki zuten urteko lehen kupela Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak: «Gure sagagardo berria!» oihukatuz, Alorrenean.
Alorrenea sagardotegia izan zen atzo protagonista, bertan ireki baitzen urteko lehenengo kupela. Eguerdian Sagardoetxean, uzta berria aurkeztu eta sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarrien berri eman zuten, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera, tartean zeuden Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria; Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkaria, eta eguneko protagonista nagusiak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.
Uzta berria aurkeztu ostean, sagarrondo berri bat landatu zuten bi aktoreek, Sagardoetxeako sagastian, Alaia Martin eta Agin Labururen bertsoek lagunduta. Ekitaldi berezi honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi izan zituzten, izan ere, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen du.
Sagarrondoa landatuta Alorreneara bertaratu ziren denak. Bertan, Astigar dantza taldeak txistularien eta txalapartarien laguntzarekin sagar dantza eskaini zieten Garmendiari eta Plazaolari, eta jarraian, soka dantzan parte hartzera gonbidatu zituzten, etxeko jabeek.
Amaieran, 2023ko txotx denboraldiari hasiera eman zieten, urteko lehenengo kupela irekiz, eta pozik oihukatu zuten Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak: 'Gure sagardo berria'.