Sagardoaren lurraldea

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz?

Descripción

Sagardo sasoia abiatzeko ekitaldia egin zuten atzo, Astigarragan (Gipuzkoa), eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan dira zeremoniaren gidariak, Alorrenea sagardotegian. Aukeraz baliatuta, BERRIAko Enekoitz Telleria kazetariak galdeketa egin die antzezleei, sagardogintzaren inguruko hiztegia zenbateraino ezagutzen duten ikusteko. Emaitza ez da oso txinpartatsua izan.

aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2023-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015450

Texto completo

Sagardo sasoia abiatzeko ekitaldia egin zuten atzo, Astigarragan (Gipuzkoa), eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan dira zeremoniaren gidariak, Alorrenea sagardotegian. Aukeraz baliatuta, BERRIAko Enekoitz Telleria kazetariak galdeketa egin die antzezleei, sagardogintzaren inguruko hiztegia zenbateraino ezagutzen duten ikusteko.

Emaitza ez da oso txinpartatsua izan.

Patxa zer ote den galdetu diete, esaterako, eta Garmendiak «patxapalabra» erantzun du, hitzen inguruko telebistako lehiaketa batean balego bezala. Plazaolak ausartago jokatu du, ausart bezain oker, eta Ibizako (Herrialde Katalanak) diskoteka bat ez ote den esan du.

Ziria zer den asmatu du Garmendiak.

Manttoni, potzulua, mozolua eta kizkia zer diren ikasi dute gero.

Dolarea zer den jakin dute, ordea.

Galdeketaren emaitzak bidea ematen du hauxe ondorioztatzeko: Adamek eta Evak fruta horretaz Garmendiak eta Plazaolak bezain gutxi jakin izan balute, gizakiak, agian, paradisuan biziko lirateke oraindik.

«Gure sagardo berria!» oihukatuta zabaldu zuten aurtengo sasoia. Aurretik, Sagardoetxean egin zuten ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Aldundiko, Astigarragako Udaleko eta Euskal Sagardoa jatorri izeneko ordezkariekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.