Sagardoaren lurraldea

Hastear da txotx denboraldia

Descripción

Gizartea SAGARDOTEGI denboraldia ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA Irekiera ekitaldia gaur egingo dute Astigarragan, eta bihar, berriz, Araban eta Goierrin. Aurten, gainera, bi urteren ondotik, zutik dastatu ahal izango da sagardoa kupeltegietan. Iritsi da txotx denboraldia. Ohi moduan gaur Astigarran emango diote hasiera eta bi urteren ondotik, berriz ere zutik dastatu ahal izango da sagardo berria.

aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: EITB MEDIA
  • Fuente: Eitb
  • Fecha: 2023-01-10
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015425

Texto completo

Iritsi da txotx denboraldia. Ohi moduan gaur Astigarran emango diote hasiera eta bi urteren ondotik, berriz ere zutik dastatu ahal izango da sagardo berria. Egoerak behartuta, bestalde, % 25eko igoera izango du bataz beste sagardo botilak 2023an.

Atzo aurkeztu zuten 2023ko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardotegi garaia. Aurkezpen ekitaldiari Kukai dantza taldeak eman zion. Oihana Gancerain, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakariak azaldu zuenez, 2022ko uzta aurrekoa baina txikiagoa izan da kopuruz, baina izaera handikoa: "2022an txikiagoa espero zitekeen, eta udarako eguraldi lehorrak are eta txikiago egin dute uzta. Horrek eraginda izaera handiko sagarra etorri da, bai tanino aldetik eta baita azukre aldetik ere".
Gaur, hilak 11, Astigarragan emango diote hasiera denboraldiari. Irekiera ekitaldia Sagardoetxea Museoan izango da 12:00etan eta ondoren Alorrenea Sagardotegian, Astigarragan.

Bihar, berriz, arabarren txanda izango da eta bertan Trebiñu Sagardotegian egingo dute euren ohiko ekitaldia 12:00etan. Egun berean baina 11:00etan, Goierriko sagardogileen txanda izango da eta Ataungo Urbitarte Sagardotegian egingo dute ohiko ekitaldia.

Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin ekoiztu den sagardo litro kopurua, 1.200.000 litro ingurukoa izan da 2022 uztan, sagardogileen arabera.