Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute aurtengo txotx denboraldia - Hernani - Kronika.eus
Descripción
Urtarrilaren 11n irekiko da 2023ko txotx denboraldia, eta bi aktore izango dira aurtengo protagonistak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola. 12:00etan hasiko da irekiera, azalpen eta ekintza ezberdinekin, eta 13:45etan irekiko dute denboraldia, Alorrenea sagardotegian. EGITARAUA 12:00 Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2022ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Kronika
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2023-01-02
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015412
Texto completo
Urtarrilaren 11n izango da XXX. Sagardo Berriaren Eguna, eta bi aktoreak izango dira aurtengo gonbidatuak. Alorrenea sagardotegian oihukatuko dute «Gure sagardo berria» esaldia.
Urtarrilaren 11n irekiko da 2023ko txotx denboraldia, eta bi aktore izango dira aurtengo protagonistak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola. 12:00etan hasiko da irekiera, azalpen eta ekintza ezberdinekin, eta 13:45etan irekiko dute denboraldia, Alorrenea sagardotegian.
EGITARAUA
12:00 Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2022ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45 Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak sagarrondo bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian.
13:30 Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola soka dantzan parte-hartzera gonbidatuko dituzte sagardo berria dastatzeko.
13:45 Alorrenea sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda sagardo berria dastatuko dute Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak, eta horrekin, 2023ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.