Sagardoaren lurraldea

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek emango diote hasiera txotx denboraldiari

Descripción

Datorren urtarrilaren 11n, Astigarragako Alorrenea sagardotegian ospatuko duten 30. Sagardo Berriaren Egunak emango dio hasiera txotx denboraldiari. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek aurkeztuko dute sagardo berria. Ohituraz, urtarrileko bigarren astean egin ohi da 'Txotx' denboraldiaren irekiera eta sagardo berriaren aurkezpena hartzen dituen ekitaldia, eta gonbidatu

aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Zinea
  • Fecha: 2023-01-02
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015411

Texto completo

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek emango diote hasiera txotx denboraldiari
By Erredakzioa|2 urtarrila, 2023
Datorren urtarrilaren 11n, Astigarragako Alorrenea sagardotegian ospatuko duten 30. Sagardo Berriaren Egunak emango dio hasiera txotx denboraldiari. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek aurkeztuko dute sagardo berria.

Ohituraz, urtarrileko bigarren astean egin ohi da ‘Txotx’ denboraldiaren irekiera eta sagardo berriaren aurkezpena hartzen dituen ekitaldia, eta gonbidatu ezagunek hartzen dute parte bertan. Hain zuzen, “Gure sagardo berria” esanez aurkezten dute urte berriko uzta.

Aurreko edizioetan zehar, esparru ugaritako hamaika ordezkarik onartu dute ekitaldiaren buru izateko gonbita. Hala ere, aurkezpena aktoreen gremioko kide batzuek egingo duten lehen aldia izango da aurtengoa: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia dupla artistiko ezagunarena izango da sagardo berria iragartzeko ardura.

Astigarragako Alorrenea sagardotegian egingo dute hitzordua, hilaren 11n. Aurretik, Garmendiak eta Plazaolak sagarrondo berri bat landatuko dute Sagardoetxeko sagastian. Sagardoaren Lurraldea patzuergoko kideek azaldutakoaren arabera, ekitaldi sinboliko horrek “naturaren dinamismoa eta berrikuntza” erakusten ditu, eta urtero mahai baten eta sagardoaren inguruan esertzeko aukera ematen digu.

Alorrenea sagardotegi barrura, ondoren, txalapartarien deiarekin sagar dantza dantzatuko da eta ondoren sagardogileek bi euskal aktoreei soka dantza egingo diete sagardo berria dastatzeko. Bada, performance txiki horren ondoren helduko da sagardo berria aurkezteko unea: ‘Gure Sagardo Berria’ oihukatuz ofizialduko dute 2023ko txotx denboraldiaren hasiera.