Sagardoaren lurraldea

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada

Descripción

Gizartea sagardoa agentziak | eitb media Datorren asteazkenean, urtarrilaren 11an, emango zaio hasiera sagardo garaiari, Astigarragan. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreek aurtengo txotx boladari hasiera emango diote urtarrilaren 11n, Sagardo Berriaren Egunean. Ekitaldia Astigarragako Sagardoetxean izango da, eguerdiko 12:00etan.

aitziber garmendia sidrería alorrenea astigarraga jon plazaola protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: EITB Media
  • Fuente: Eitb
  • Fecha: 2023-01-02
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015407

Texto completo

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreek aurtengo txotx boladari hasiera emango diote urtarrilaren 11n, Sagardo Berriaren Egunean. Ekitaldia Astigarragako Sagardoetxean izango da, eguerdiko 12:00etan.

Ekitaldiaren buru izango dira Astigarragako alkatea eta Sagardun Patzuergoko lehendakaria, eta han egongo dira Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Jardunaldian uzta berria aurkeztuko da, eta sagar zein sagardo berrien ezaugarriak azalduko dira, sagardoaren munduko gertaerei buruz hitz egiteaz gain.

Ohitura den bezala, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekiera izango da. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak "Gure Sagardo Berria" oihukatuko dute Astigarragako Alorrenea sagardotegian, eta horrekin hasiera emango diote 2023ko sagardo denboraldi berriari.

Gainera, aldez aurretik sagarrondo berri bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena sinbolizatzeko asmoz.