Sagardoaren lurraldea

Astigarragako Alorrenea sagardotegian irekiko da 2023ko lehen kupela, urtarrilaren 11n

Descripción

Urtea amaitu eta urte berriarekin batera, Sagardo Berriaren Eguna ospatzeko garaia heltzear da. Sagardoaren Lurraldeak dagoeneko aditzera eman du non eta noiz irekiko den 2023ko lehen kupela: Astigarragako Alorrenea sagardotegian, urtarrilaren 11n. Urtero moduan, Txotx 2023 denboraldi berriaren hasieran Gipuzkoako sagardogintzak zenbait ekitaldi egiten ditu, sagardo berriari ongi etorria emate aldera.

sidrería alorrenea astigarraga sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2022-12-22
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015395

Texto completo

Astigarragako Udalak 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu, 2023ko urtarrilaren 11n ospatuko den txotx irekierarako. Urtarrilaren 2ra arte dago zozketan parte hartzeko aukera.

Urtea amaitu eta urte berriarekin batera, Sagardo Berriaren Eguna ospatzeko garaia heltzear da. Sagardoaren Lurraldeak dagoeneko aditzera eman du non eta noiz irekiko den 2023ko lehen kupela: Astigarragako Alorrenea sagardotegian, urtarrilaren 11n.

Urtero moduan, Txotx 2023 denboraldi berriaren hasieran Gipuzkoako sagardogintzak zenbait ekitaldi egiten ditu, sagardo berriari ongi etorria emate aldera. Horrela, 2022ko uztaren, sagardo berriaren eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenen ezaugarriak aurkeztuz. Era berean, edizio honetako gonbidatuak sagarrondo bat landatzeko ekitaldi sinbolikoa ere egingo dute, urtero lez. Jarraian, txalapartak girotuta 'sagar dantzak' hartuko du protagonismoa eta ondoren, soka dantza baten bueltan bilduko dira sagardo ekoizleak.

Urtarrilaren 11n, 'Gure sagardo berria!' oihukatuz, 2023ko txotx denboraldi berriaren hasiera iragarriko da, eta nork irekiko duen, oraindik jakiteke dago.
5 sarrera, herritarren artean

Astigarragako Udalak 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu herritarren artean Sagardo Berriaren Eguneko ekitaldirako, urtarrilaren 11rako. Zozketan parte hartzeko baldintzak honakoak dira: astigartarra izatea; 18 urtetik gorakoa izatea; sagardogilea ez izatea; aurreko edizioetan saritua ez izatea (2019 eta 2020).

Izena emateko epea dagoeneko ireki da, eta urtarrilaren 2ra arte egongo da horretarako aukera. Idatzi alkatetza@astigarraga.eus helbide elektronikora edota deitu 943 55 05 75 telefonora.

Izena ematerako orduan, bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak, harremanetarako mugikor zenbakia eta helbide elektroniko bat eman behar dela aurreratu dute antolatzaileek. Zozketa urtarrilaren 4an egingo da, eta irabazleen izenak astigarraga.eus webgunean jakinaraziko ditu Astigarragako Udalak.