Sagardoaren lurraldea

Sagar Uzta jaiak 22garren edizioa biziko du ostegunetik

Descripción

Aurten 22garren edizioa beteko du Sagar Uzta jaiak. Bost egunetan antolatuko dira ekintzak eta irailaren 25ean, igandean, izango da egun haundia. Irailaren 22an, ostegunean hasiko dira motorrak berotzen pintxo potea eta elektrotxarangarekin. Irailaren 23an erakusketa eta dastaketak izango dira, baita Oreka TXren kontzertua Norberto Almandoz musika eskolako taldearekin batera.

ocio astigarraga música fiestas de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2022-09-19
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015094

Texto completo

Irailaren 25ean, igandean, izango da egun haundia Foru Plazan azoka eta 2022ko uztako lehen muztioaren topa herrikoiarekin.

Aurten 22garren edizioa beteko du Sagar Uzta jaiak. Bost egunetan antolatuko dira ekintzak eta irailaren 25ean, igandean, izango da egun haundia. Irailaren 22an, ostegunean hasiko dira motorrak berotzen pintxo potea eta elektrotxarangarekin. Irailaren 23an erakusketa eta dastaketak izango dira, baita Oreka TXren kontzertua Norberto Almandoz musika eskolako taldearekin batera.

Larunbatean, irailaren 24an sagar bira egingo dute familientzako mendi bueltarekin sagardotegi bidean eta 25ean Foru plazan festa lehertuko da goiz osoko egitarauarekin. Amaitzeko, irailaren 30ean, sagardoa gustuko dutenek zita dute Bukoi tabernan sagardo dastaketa batekin.

Bestetik, irailaren 22tik urriaren 31era arte jarduera ugari izango dira sagarraren uzta garaiaz gozatzeko, Udazken zaporez ekitaldian: sagar muztioaren elaborazio tailerrak, musika emanaldiak, kirola, gastronomia, kultura uztartuko duten jarduerak.

EGITARAUA
22. Sagar Uzta jaia

Irailak 22 19:00-21:00 Pintxo-potea eta Matraka Elektrotxaranga.
Irailak 23 17:00-19:00 Txalaparta tailerrak Herri eskolako atarian, Joseba Barandiaran plazan eta Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Sagar dastatzea Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Sagar erakusketa eta dastatzea Kaizoku tabernan.
20:00 OREKA TX eta Norberto Almandoz musika eskolako talde baten kontzertua Kontxa Etxeberria plazan.
Irailak 24 09:30 Sagar-bira, Sagardotegi bidean familientzako mendi-buelta.
Irailak 25 09:30 Txirrisklako txistularien diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeko sagastian.
11:00 Sagarraren kalejira.
Sagarraren azoka Foru plazan.
11:30-14:00 Sagarraren azoka: erakusketa, dastatzea eta salmenta, sagardo eta muztio dastatzea eta saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak, herriko baserritarren produktuen salmenta eta trikitilariak.
11:30 Sagardogintzako lanak bertako familien laguntzarekin.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2022ko uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
17:15 Afizionatuen pilota partida.
Irailak 30 19:00-21:30 Sagardo dastatzea Bukoi tabernan.