Sagardoaren lurraldea

Bihar emango diete hasiera Ergobiko jaiei, eta astelehenera arte luzatuko dira - Astigarraga - Kronika.eus

Descripción

Heldu dira, azkenean, Ergobiko jaiak. Gogotsu eta ilusio haundiarekin esnatuko da bihar, auzoa. Izan ere, egitarau zabala prestatu du Jai-batzordeak, eta egiteko mordoa izango da datozen egunetan. Haurren eguna, Auzotarren eguna, Sagardo eguna eta Baserritarren eguna antolatu dituzte, hurrenkera horretan. Bihar, Haurren egunak irekiko du festa.

ergobia deporte rural fiestas concurso sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2022-08-18
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015064

Texto completo

Egitarau zabala prestatu dute, eta denetarik egiteko eta ikusteko aukera izango dute auzotar guztiek.

Heldu dira, azkenean, Ergobiko jaiak. Gogotsu eta ilusio haundiarekin esnatuko da bihar, auzoa. Izan ere, egitarau zabala prestatu du Jai-batzordeak, eta egiteko mordoa izango da datozen egunetan. Haurren eguna, Auzotarren eguna, Sagardo eguna eta Baserritarren eguna antolatu dituzte, hurrenkera horretan.

Bihar, Haurren egunak irekiko du festa. Hasteko, Asier Acinas futbol misto 4x4 txapelketako finalak jokatuko dira Bidebitarte kiroldegiko kantxan. Kanporaketak, berriz, gaur izango dira. Beraz, gaur erabakiko dira talde finalistak. Finalak amaituta, jaietan parte hartuko duten idien pisaketa egingo dute plazan eta, segidan, makina bat ekintza izango dira umeentzat. Puzgarriak, apar festa, musika eta txokolatada txurroekin ere izango dira arratsaldean. Gero, auzotar guztiek elkarrekin afalduko dute karpan. Luma gorri oilaskoa izango da menuko plater nagusia, eta zezen suzkoa izango da ondoren. Gauerdian, Ergobiko II. Pentatloia ikusteko aukera izango da. Bikote mistoak osatuta, parte hartuko dute Izeta VI.ak, Xabier Zalduak, Karmele Gisasolak eta Amalur Arbelaitzek. Eguna amaitzeko, Dj Etoo izango da karpan, eta bere musikarekin gozatu eta dantzatu ahal izango dute bertaratzen diren guztiek.

Bazkarietarako eta afarietarako txartelak

Otordu mordoa izango dira Ergobin, datozen egunetan. Txartelak salgai daude karpan, eta bono berezia ere eskuratu ahal izango da 85 euroan.

ERGOBIKO JAIAK

BIHAR, Haurren eguna

10:00 Asier Alcinas futbol mistoko 4x4 finalak. Bidebitarte poligonoko kantxan.

12:30 Jaietan parte hartuko duten idien pisaketa, Plazan.

16:00 Jaien hasiera ofiziala. Haur jolasak, puzgarriak, apar festa, Dj Etoo eta txokolatada txurroekin haur guztientzat. Gero, arratsalde bukaeran, auzotar batek bestearekiko botatako erronka izango da: «Ezetz Ergobiko Harri Beltzari jasoaldi bat eman 5 minututan!».

21:30 Luma gorri oilasko-jatea karpan.

23:30 Zezen suzkoa.

21:30 Ergobiko II. Pentatloia: Izeta VI, Xabier Xaldua, Karmele Gisasola eta Amalur Arbelaitz.

00:30 Dj Etoo, karpan.

ABUZTUAK 20, Auzotarren eguna

10:30 Txirrindulari lasterketa. Iruki Saria Euskal Herriko junior mailan.

12:00 Tortila txapelketa eta Toka txapelketa. Segidan, Pasai txarangaren aurkezpena.

14:30 Bazkari herrikoia, auzoko karpan.

18:00 Aizkolariak: Iker Vicente eta Joxean Etxebarria, Suharri 'Paolla' eta Jokin 'Basozabal'-en aurka.

19:00 Laiotzekin dantzaldia.

23:30 Zezen suzkoa.

00:00 Emakumezkoen lehenengo txapelketa 55 kg-ko 'Etxepazter' harriarekin. Aroa Sanchez, Udane Ostolaza, Lur Errekondo, Ainitze Zumeta, Olaia Esnaola eta Lierni Osa.

ABUZTUAK 21, Sagardo eguna

10:30 Meza nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez.

11:30 LIX. Sagardo lehiaketa. Astigarragako bailarako sagardogile guztiak izango dira gonbidatuak. Dastaketa plazan hasiko da, 12:00etan, eta nahi adina sagardo eta pintxo izango da hurbiltzen den guztiarentzat.

17:00 Kantu kolore. Haurrentzako abesti, dantza eta animazioa euskeraz.

Jarraian, Leizurik egindako izozkiak banatuko dira haurrentzat.

19:00 Harri-jasotzaileak. VIII. Txapelketa izango da Ergobiko 104 kg-ko 'Harri beltza' tarteko dutela. Mikel 'Urra', Imanol Lartain, Paulo Aspiazu, Beñat Telleria eta Xabat Olaizola.

19:00 Afaria karpan.

23:30 Zaldi-proba. Izango dira Kepa Narbaizaren eta Joba Aulesti-ren abereak.

Abuztuak 22, Baserritarren eguna

11:00 Idi-demak. LVI. Ergobiko Sari Handia. Hiru partehartzaile arituko dira bata bestearen jarraian. Inaxio Telleria, Aitor Matxain eta Misiyua.

14:30 Bazkari ofiziala.

16:30 DJ Mikeltxi eta Urezko puzgarri erraldoia.

23:30 Sorpresa Ergobiko plazako igerileku olinpikoan!

00:00 Su artifizialak jaiei amaiera emateko.

*Karpako bazkarietako eta afarietarako txartelak jaietako txosnan erosi ahal izango dira. 'Bono berezia' ere eros daiteke 85 euroan.

Oharra: Jai-batzordekoak esandakoa betetzea eskatzen da istripurik edo istilurik ekiditeko. Jai-batzordea ez da egingo gerta litezkeen istripuen erantzule.