Bisita gidatuak, ibilaldiak, bizikleta txangoak eta beste asko, bailaran
Descripción
Udan bete-beteta sartuta egotearekin batera, aisialdirako makina bat plan aurkeztu dituzte Urumea bailaran hilabete hauetarako. Denetarik egiteko aukera izango dute herritarrek, eskaintza zabala baitago adin tarte guztietarako. Zenbait egiteko doakoak dira eta beste batzuetarako, berriz, beharrezkoa izango da aldez aurretik ordainketa egitea. Informazio guztia eskuragai dago www.donostialdea.eus webgunean.
visita guiada gastronomía museo sagar bike sidra sagardoetxea sagardun esperientzia excursión bicicleta
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-08-08
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015060
Texto completo
Adin tarte guztietarako eskaintza da, eta abuztuan, irailean zein urrian egin daitezke ekintzak. Informazioa eskuragai 'www.donostialdea.eus' edo plan bakoitzeko web orrian.
Udan bete-beteta sartuta egotearekin batera, aisialdirako makina bat plan aurkeztu dituzte Urumea bailaran hilabete hauetarako. Denetarik egiteko aukera izango dute herritarrek, eskaintza zabala baitago adin tarte guztietarako. Zenbait egiteko doakoak dira eta beste batzuetarako, berriz, beharrezkoa izango da aldez aurretik ordainketa egitea. Informazio guztia eskuragai dago www.donostialdea.eus webgunean.
Musika, historia eta kultura, Hernaniko eskaintzan
Hernaniri dagokionez, herriko hirigune historikoan bisita gidatuak egiteko aukera dago. Ordu eta laurden inguruko ekintza da, asteartetik igandera, goizeko 11:30etan hasita. Doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, informazio turistiko puntura bertaratu (Biteri), deitu 688 607 838 telefono zenbakira edo, bestela, idatzi mezua turismoa@hernani.eus helbide elektronikoak. Ekintza horretan, gida Biteriko turismo informazio gunetik irtengo da taldearekin. Herrigune historikoan barrena oinezko ibilbidea osatuko dute bisitariek, gidaren azalpenak Erdi Arora gerturatzen dituen bitartean. Besteak beste, azalduko dizkie armarriak, dorretxeak, garaiko jendartearen bitxikeriak, eta abar.
Horrez gain, Chillida Leku ere aukera bikaina da abuztu honetarako. Museo zabalik dago egunero, asteartetan eta asteazkenetan izan ezik, 10:00etatik 18:00etara. Museoa bisitatzeaz gain, une honetan ikusgai dago Joan Miró-ren erakusketa. Gainera, yoga eskultura artean & brunch izeneko saioak ere prestatu dituzte. Horrela, antolatzaileek aipatu dute yoga saioaren ondoren, parte-hartzaileek hamaiketako osasungarria izango dutela Lurra Café jatetxean. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira hitzorduak, goizeko 09:00etan hasita. Halaber, abuztuaren 10an eta 21ean, 83. Musika Hamabostaldia ospatuko da musoean. Donostiako Musika Hamabostaldia Chillida Lekura itzuliko da, eta Dmitri Shostakovitx musikagile errusiarrari eskainitako programarekin jarraituko du Gerhard Cuartetorekin.
Eskaintza guztietarako, beharrezkoa da aurretik sarrerak eskuratzea, eta salgai daude guztiak www.museochillidaleku.com webgunean.
Bestalde, Galarreta frontoian erremontea ezagutzeko aukera luzatu dute. «Besteak beste, Kantxara jaistera gonbidatu eta gure pilotarietako batekin pilotaren abiadura eta zesta eskuan izatearen bizipena ezagutuko duzu», aurreratu dute. Bisita gidatuak ostegunero eta larunbatero egiten dira, arratsaldeko 14:45etatik 16:30etara. Ondoren, 16:00etatik 20:00etara jokatzen diren partiduetan gelditu ahal izango dute planera animatzen direnek. Informazio gehiagorako, deitu 943 55 10 23 telefono zenbakira edo kontsultatu www.galarreta-jaialai.com web orria.
Sagardoa erdigunean, Astigarragako agendan
Udaran ere sagardoaren lurraldea ezagutzeko parada eskaini dute. SagarBike izeneko planarekin, Urumea ibaiaren ertzetik doan ibilbidea bizikletan egin ahal izango da, «sagardo ibai honen inguruko sekretuak ezagutu eta Astigarragaraino iritsita, sagardoaren bihotzera». Bertan, Sagardoetxera joan eta sagardoaren kulturan barneratuko dira bisitariak, eta, horrez gain, dastaketa berezia ere izango dute. Eskaintza hau asteartetik larunbatera artean izaten da, 10:00etan edo 15:00etan. Igandetan eta jaiegunetan, berriz, 10:00etan. Lau orduko iraupena du, eta urrira arte dago parte hartzeko tartea.
Horrekin batera, Sagardoetxea ezagutu eta sagardotegiko menu tipikoa dastatzeko plana ere proposatu dute. Honako hauxe izango litzateke ekintza: hasteko, Euskal Sagardoaren Museoa bisitatu; gero, sagardo, muztio eta likore dastaketa; eta, amaitzeko, sagardotegian bazkaria edo afaria. Menuak biltzen ditu bakailu tortila, bakailu frejitua piperrekin, txuleta, gazta intxaurrekin eta sagar dultzearekin, eta sagardoa txotx-etik. Plana egin ahal izango da asteartetik larunbatera, 12:30etatik 19:00etara, eta, igandetan zein jaiegunetan, 12:30etan. Prezioari dagokionez, helduek 33 euroan eskuratu dezakete txartela, haurrek dohainik eta 4-17 urte bitartekoek, 15 euroan. Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko: www.sagardoarenlurraldea.eus.