Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna bueltan da Lezon

Descripción

Ekainaren bigarren astean Euskal Jaiak ospatuko dira Lezon, bi urte eta gero ohitura berreskuratuz. Osasun egoerak hoberantz egin duenez, aurten festa hauek berreskuratzea erabaki dute.

ocio degustación lezo sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: A.M.
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2022-06-10
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015037

Texto completo

Ekainaren bigarren astean Euskal Jaiak ospatuko dira Lezon, bi urte eta gero ohitura berreskuratuz. Osasun egoerak hoberantz egin duenez, aurten festa hauek berreskuratzea erabaki dute.

Guztira, zortzi ekitaldi antolatu dira gaurtik igandera arte. Alabaina, ekitaldi nagusia bihar 18.00etan izango da Sagardo Eguna burutuko delako.

Honenbestez, gaur 21.00etan Murixka dantza taldeak ikasturte amaierako ekitaldia eskainiko du Bekoerrota kiroldegian. Sarrera doakoa izango da.

Bihar egun handia izango da. 9.30ean diana hasiko da Munttar Lezoko txistulari elkartearekin eta 11.00etan Euskal Dantzazaleen erromeria deitua dago. Goizeko egitaraua Dantzaleak eta Patxi Perez taldeak 12.30ean Gurutze Santuaren plazan eskainiko duten emanaldiarekin amaituko da.

Gurutze Santuaren plaza berriro ere jendez gainezka egongo da 18.00etatik aurrera Sagardo Egunari hasiera ematen zaionean. Ekitaldi honen berezitasun nabarmenena da Lezoko sagarraren eta Lezoko baserrietan egindako sagardoa soilik dastatzen dela. Aurten XXII. sagardo dastaketa eta txapelketa burutuko dira eta herriko hamaika baserrik parte hartuko dute.

Alfa Romeo Tonale Híbrido
Diseño italiano icónico y lo último en tecnología con 5 años de garantía
Patrocinado por Alfa Romeo

Azkenik, igandea ere 9.30ean esnatuko da Munttar Lezoko txistulari elkartearen dianarekin. Egun horretako zita nagusia herri kirolen emanaldia izango da, emakumeen presentzia nagusia izango delarik.

Izan ere, 12.30ean Gurutze Santuaren plazan, Karmele Gisasola Zenikazelaia eta Uxue Dorronsorok bere indarrak pentatloian, bost frogetan, neurtuko dituzte. Gainera, altuerako aizkora lanetan, Manolo Cañamares arituko da.

Euskal Jaiekin amaitzeko, 20.30ean Sukar taldearekin dan-tza izango da herriko plazan.