Kontzertu akustikoa Erriberan eta ikuskizuna Sagardoetxean, gaur
Descripción
Egun potoloa izango da gaurkoa, astigartarrentzat. Hain zuzen, egiteko ugari izango dira herrian adin tarte gutietako herritarrentzat. Arratsaldean izango dira gaurko proposatutako bi ekintzak. Hasteko, 17:00etan, Udaberri giroan sagarrondoen loraldia izenburupean, emanaldia izango da Sagardoetxeko sagastian. Hain zuen, Herri Eskolako, Astigar dantza taldeko eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituzte ikuskizun borobila eskaintzeko.
astigarraga actividades museo música sagardoetxea udaberri giroan primavera
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-05-28
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-015023
Texto completo
Dantza, musika eta antzerkia uztartuko dira 17:00etan, Sagardoetxeko sagastian. 18:00etan, musika emanaldia izango da kulturgunean.
Egun potoloa izango da gaurkoa, astigartarrentzat. Hain zuzen, egiteko ugari izango dira herrian adin tarte gutietako herritarrentzat.
Arratsaldean izango dira gaurko proposatutako bi ekintzak. Hasteko, 17:00etan, Udaberri giroan sagarrondoen loraldia izenburupean, emanaldia izango da Sagardoetxeko sagastian. Hain zuen, Herri Eskolako, Astigar dantza taldeko eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituzte ikuskizun borobila eskaintzeko.
Kontzertuko sarrerak, salgai
Sagardoetxeko emanaldia amaitua, arratsaldeko 18:00etan hasita, kontzertu akustikoa izango da Erriberan. Gazteria sailak antolatuta, oholtza gainera igoko dira Elenitakata, Apalatxe eta Paradoxus Luporum taldeak. Hauxe aurreratu dute ikuskizunaren aurkezpenean: «Hiru ahots, hiru sentimendu eta zuzeneko musikaz gozatzeko eta artista horiei berotasuna emateko arrazoi ugari izango ditugu. Jai eta ospakizun giroan, haien proposamenek geure burua entzuteko tresnak emango dizkigute, entzuteko eta inguratzen gaituen guztia zaintzeko».
Sarrerak salgai daude, online, https://labur.eus/XX42K estekan, 8,40 euroan, eta kulturgunean ere eskura daitezke gaur bertan, 10 euroan.