Sagardoaren lurraldea

Gaur ospatuko da Oiartzungo 31. Sagardo Eguna

Descripción

18 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da Doneztebe plazan

ocio degustación oiartzun sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Goizarin
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2022-05-28
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015014

Texto completo

Azken bi urteko etenaren ostean, gaur ospatuko da 31. Sagardo Eguna, Oiartzunen, Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailaren eskutik. Edizio berri honetan, oiartzuar guztiei eta bertaratzen direnei baserritarrez jantzita parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek. Aurten, goizean hasiko da festa; izan ere azoka izango da 10:00etatik 12:00etara. Era berean, Kontzejupe plazan (udaletxe atzeko plaza), baserriko sagardo dastaketa izango da.

Arratsaldean izango du jarraipena. Hortaz, 18:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari. Oiartzungo plazara bertaratzen denak 18 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango du. «Pintxoak, bertsoak, musika... ez dira faltako Doneztebe plazan», ziurtatu dute Girizia elkarteko lagunek. Eta herriko haurrentzat ere izango da zertan gozatua. Arratsaldeko 17:00etan haur jolasak eta txokolate jatea iragarri dute, Euskal Herria plazan.

Ekintzak 12-16 urtekoentzat
Jarrera osasuntsuak sustatu asmoz, eta gaztetxoentzako alternatibak eskaintzeko, Adin Txikikoen Mahaiak 12-16 urte arteko gazteentzako jarduerak antolatu ditu gaurko. Batetik, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara mural pintaketa izango da Elorsoro kiroldegiko parkinean Alaiart artistarekin. Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 20:etara arku jaurtiketa (Kuydo Kaburaya) egiteko parada izango da Elizalde Herri Eskolako frontoian.

Pirinietako bidea, izen ematea
Gaur, goizeko 11:00etatik aurrera Gure Esku dinamikako kideak Doneztebe plazan izango dira uztailaren 2an izango den Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek izena eman dezaten. «Kamisetak ere salduko ditugu», argitu dute. Tonbola ere jarriko dutela iragarri dute.