Sagardoaren lurraldea

Dantzan elkartu dira ardoa eta sagardoa

Descripción

Dantzak eta kulturak sagardoa eta ardoaren lurraldeetako Eltziego eta Astigarraga herriak batu ditu. 2020ko urtearen bukaeran egin zituzten lehen pausuak; Astigarragako Sagardoetxeak Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Eltziegon ikusgai jarri zuen eta orain Eltziegoko Emakumeak ardogintzan erakusketa ekarri dute Astigarragara. Truke horretan bi herrietako dantzariak elkartu dira.

ocio vino astigarraga baile acción elciego exposición museo sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: dantzan.eus
  • Fecha: 2022-04-05
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014988

Texto completo

Dantzan elkartu dira ardoa eta sagardoa
Eltziego Astigarraga elkar-trukea, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Eltziegoko eta Astigarragako dantzarien arteko elkar-trukea igande honetan hasi da Eltziegoko dantzariek eta udal ordezkariek Astigarragara egindako bisitarekin. Uztailean, berriz, Astigar dantza taldeko kideak eta Astigarragako ordezkariak joango dira Eltziegora bisita itzultzera. Herrian zehar kalejira eginda bi herrietako dantzariek saio borobila eskaini dute Astigarragako plazan.

Eltziego Astigarraga elkar-trukea
Astigarraga Eltziego elkar-trukea, dantza emanaldia, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA
Sagardo eta ardo herrien trukea
Dantzak eta kulturak sagardoa eta ardoaren lurraldeetako Eltziego eta Astigarraga herriak batu ditu. 2020ko urtearen bukaeran egin zituzten lehen pausuak; Astigarragako Sagardoetxeak Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Eltziegon ikusgai jarri zuen eta orain Eltziegoko Emakumeak ardogintzan erakusketa ekarri dute Astigarragara. Truke horretan bi herrietako dantzariak elkartu dira.

Eltziego Astigarraga elkar-trukea
Eltziegoko eta Astigarragako dantzariak eta musikariak Sagardoetxeko atarian, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA
Dantzan batu dira
Emakumeak ardogintzan erakusketa inauguratu dute apirilaren 3an, igandea, Astigarragan. Eltziegoko ordezkariak, dantzariak eta musikariak bertaratu dira eta Astigarragako ordezkariek, dantzariek eta musikariek egin diete harrera Sagardoetxean. Erakusketa inauguratuta bi herrietako dantzariak segizioan abiatu dira Astigarrago kaleetara.

Eltziego Astigarraga elkar-trukea
Astigar dantza taldeko kideak Sagardoetxetik kalera bidean, Astigarraga, 2022-04-03. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA
Dantzariak eta musikariak kalez kale ibili dira igande eguerdiko giroa alaitzen. Pilotari kaleko plazatxoan geldialdia ere egin dute; Eltziegokoak makilekin aritu dira dantzan Astigarragakoak, berriz, sagarrekin.