Astigarragak ezezkoa eman dio Sagardoetxea zabaltzeko Udalaren proposamenari
Descripción
Sagardoetxearen etorkizunari buruz erabakitzeko herri galdeketaren eguna izan da igande hau Astigarragan, eta herritarren gehiengoak, 453 botorekin (%63,53) erabaki du Udalak herriko hainbat eragilerekin batera ondutako proposamena atzera botatzea. 235 pertsonak (%35,48) baiezkoa bozkatu du, eta bostek boto zuria eman dute. Guztira, 713 pertsonak hartu du parte herri galdeketan, 16 urtetik gorako hautesle erroldaren %12,04k.
astigarraga consulta museo proyecto sagardoetxea
Ficha
- Fuente: naiz:
- Fecha: 2022-02-06
- Clasificación: 3.1. Manzanal
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014909
Texto completo
Sagardoetxearen etorkizunari buruz erabakitzeko herri galdeketaren eguna izan da igande hau Astigarragan, eta herritarren gehiengoak, 453 botorekin (%63,53) erabaki du Udalak herriko hainbat eragilerekin batera ondutako proposamena atzera botatzea. 235 pertsonak (%35,48) baiezkoa bozkatu du, eta bostek boto zuria eman dute. Guztira, 713 pertsonak hartu du parte herri galdeketan, 16 urtetik gorako hautesle erroldaren %12,04k.
«Ados al zaude Sagardoetxearen etorkizunerako proposamenarekin?» izan da Astigarragako bizilagunek erantzun duten galdera.
Ondoko puntuek osatzen zuten Astigarragako Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean egindako hausnarketa prozesu baten emaitzak: Sagardoetxearen proiektu berriak Astigarraga sagardogintzaren eta sagarraren kulturaren erdigunean jarriko du eta herri eta eskualde izaera eta proiekzioa gaindituko ditu; bertako ekonomia, merkataritza eta turismoa sustatuko ditu, eta askotariko bisitariak erakarriko ditu; Sagardoetxearen proiektua landuko da sagardogile eta sagarraren sektorearekin, beste administrazio publikoekin, herritarrekin eta eragileekin; egoitza berria Kontxa Etxeberria lorategiaren eta sagastiaren artean kokatuko da, hein handi batean, lurpean; Sagardoetxe berriaren finantzaketan Astigarragako Udalak eta beste administrazioek parte hartuko dute; Sagardoetxe berriaren proiektua estrategikoa da Astigarragarentzat eta herriaren ondarea balioan jarriko du.
20.00etan bukatu da botoen kontaketa, eta Udalak konfirmatu du ezezkoa gailendu dela.